2024. Korrikaren argazkiak Gatikatik zehar
AEK-k 2024. KORRIKAren argazkiak argitaratu dauz. Honeek dira Gatikako ibilbideari dagokozenak: Argazki danak: https://www.flickr.com
AEK-k 2024. KORRIKAren argazkiak argitaratu dauz. Honeek dira Gatikako ibilbideari dagokozenak: Argazki danak: https://www.flickr.com
Gaur arratsaldean, 24. KORRIKA abiatuko da “Euskara gara” lelopean. Konekteu Korrikara! KORRIKAren hasiera zuzenean jarraitu ahal izango da makina bat hedabideetan: Kanaldude, EITB, Hamaika, Goiena, Euskal Irratiak, Berria, Naiz, etab. Zuzenekoa www.korrika.eus webgunearen hasierako orrian eta KORRIKA app-an jarraitu ahal izango da, 24 orduz eta etenik gabe. Horrez gan, bi honeetan Korrika klik-klak!, egun bakotxeko…
Irakurri gehiago “Gaur, martiak 19, 24. KORRIKA abiatuko da Atharratzetik “Euskara gara” lelopean” »
Dagoeneko heldu da 24. KORRIKA! Aurten, Atharratzen (Zuberoa) hasiko da martiaren 19an eta Bilbora 29an helduko da. Korrika euskeraren alde Euskal Herrian zehar eginten dan lasterka da. Egitasmoa AEK-k asmatu eban euskeraren aldeko kontzientzia pizteko eta euskaltegientzako dirua batzeko. 2026ko Korrika Gatikatik martiaren 26an, eguena, pasauko da. Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Jataberantz abiatuko da. Ibilbidea Korrikaren webgunean…
Irakurri gehiago “24. KORRIKA: Atharratzetik Bilbora, martiaren 19tik 29ra” »
Gatikako Berbalagunak 24. Korrikaren aurkezpena egingo dau urtarrileko akabuko martitzenean. Saioan, egitasmoaren datu guztiak ezagutzera emon ez ezik, produktuak bere salgai egongo dira.
KORRIKA dala eta, beste ekimen batzuk bere antolatu dira herrian. Gaztetxokoak “Korrikaren tailerra” antolatu dau. Urtxintxa Eskolaren eskutik, umeek eta gaztetxoek herriz-herri joango dira toki bakotxeko jolasak eta abestiak ezagutzen. Eta Berbalagunak “Oihaletxea” dokumentala ipiniko dau, non Seaskako ikastetxearen Azterketak Euskaraz kolektiboaren ibilbidea, helburuak eta ekimenak azaltzen dira. Hemen dokumentalaren ganeko informazino gehiago: www.argia.eus
23. KORRIKA martiaren 21eko goizaldean pasauko da Gatikatik. Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Korlen Jataberantz abiatuko da. Ikusi ibilbidea KORRIKAren webgunean: www.korrika.eus Ostean, armozua egon da liburutegian!
Erosi 23. KORRIKAren petoa:
Zer da Korrika? KORRIKA euskeraren alde egiten dan karradera erraldoia da. Ekimena AEKren egitasmoa da, eta helburua euskeraren aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko beharra indartzeko dirua batzea da. Bi urtez behin egiten da, eta Euskal Herri dana zeharkatzen dau 11 egunetan edo. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izaten dira….
Irakurri gehiago “23. KORRIKA Irunen hasiko da martiaren 14an eta Baionan amaitu 24an” »
