Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Urgentziaz hartu beharreko 10 neurri aurkeztu dauz UEMAk, udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko

Posted on 2026-05-182026-05-18 By Batzordea Ez dago iruzkinikUrgentziaz hartu beharreko 10 neurri aurkeztu dauz UEMAk, udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko sarreran

Udalerri Euskaldunen Eguneko ekitaldian, Otxandion, UEMAk udalez gaindiko erakundeen esku dauzen neurriak aurkeztu dauz. Larritasun egoerari aurre egiteko eta arnasguneei eusteko ezinbestekoak diren 10 neurri dira, administrazino publikoek udalerri euskaldunetan epe motzean hartzeko modukoak.

Honeek dira UEMAk proponidutako 10 neurriak:

  1. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta foru aldundiek udalerri euskaldunetan ematen dituzten zerbitzu publiko guztiak euskaraz eskaintzen direla bermatzea.
  2. Udalerri euskaldunetan hizkuntza paisaia euskaraz izateko betebeharra ezartzea.
  3. Udalerri euskaldunetan garatu beharreko planek, proiektuek eta askotariko egitasmoek euskarari eragin kaltegarririk ez sortzeko neurriak hartzea.
  4. Ostalaritzan langileak euskalduntzeko liberazio dinamika martxan jartzea.
  5. Euskalduntze-alfabetatze ratioak jaistea eta doakotasuna bermatzea maila guztietan.
  6. Helduen hezkuntzan euskara ardatz gisa ezartzea, herritar etorri berrientzako murgiltze-neurrietan.
  7. Haur eta gazte etorri berriak euskalduntzeko murgiltze ereduak abiatzea.
  8. Udalerri euskaldunetako haur eta gazteek ikasketa prozesu osoa ahalik eta gune euskaldunenetan eta trinkoenetan egitea ahalbidetuko duten neurriak ezartzea.
  9. Familia zaurgarrietako haurrak euskarazko aisialdian txertatzeko neurriak hartzea.
  10. Udal langile guztiak euskaldunak izan daitezen eta udalen euskarazko funtzionamendua bermatu dadin neurri juridikoak hartzea.
Urgentziazko-neurriak [PDF 693]

UEMA – Urgentziaz hartu beharreko 10 neurri aurkeztu ditu UEMAk, udalerri euskaldunen atzerakada gelditzeko

Blog Tags:UEMA

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: «Euskararen erronka konpartituak» lantzeko ituna berritu dute
Next Post: -arazi forma

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme