Nahi partikula galdetzaileekin elkartzen denean (nor, zer, nola, non, nora, nondik, zenbat…), zalantzak sortzen dira idazkeran: Hitz batean idatzi behar da? Marratxoz? Bereizta?
Euskaltzaindiaren arabera, oro har, hitz bakarrean idazten dira; hala ere, lehen osagaia -n, -t edo -k
letraz amaitzen denean, bi idazkera onartzen dira: hitz batean edo marratxoarekin.
