2026-2027 ikasturteari hasiera emoteko, Gatikako Berbalagunak Daniel Scott argentinarra, musikaria eta euskalduna ekarriko dau bere bizipenez Euskal Herrian berba egiteko eta disko barria ezagutzera emoteko.
- Eguna: urriak 27 (martitzena)
- Ordua: 18:00
- Lekua: plazako aretoa
Daniel Scott Buenos Airesen jaio zan, baina 2012an Euskal Herrirantz abiatu zan, eta Orion kokatu. Beraren berbetan, hemen jaso dauen “oparietako bat” euskera izan da. Orain dala 5 urte, bere barruan zeramatzan atazak ateratzen hasi zan Rap musikaren bitartez. Orain, euskerari eta Euskal Herriari eskainitako “Herri Berria” liburua kaleratu dau, non bertsoak, olerkiak eta rapak jaso dauz.
