Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

Teknologia barriak euskeraz

Posted on 2024-07-28 By Batzordea Ez dago iruzkinikTeknologia barriak euskeraz sarreran

UEMAren uztaileko trebakuntza fitxan ordenagailua, internet eta telefonoa euskeraz ikusteko jarraibideak ematen dabez.

1. Ordenagailuko nabigatzailea

    Firefox, Edge eta Opera* nabigatzaileek euskeraz ikusteko konfigurau daitekez. Ezarpenetara jo baino ez da egin behar. Ondoren, hizkuntzen atalean sartu, eta euskera aukeratu lehenetsitako nabigazino-hizkuntzen artean (goian jarri).

    * UEMAren fitxan Chrome nabigatzailea ere euskeratu daitekeela esaten dau. Baina guk jarraibideak jarraitu doguz, eta ez dogu lortu. Etorkizunean lortuz gero, artikulua zuzenduko dogu.

    2. Telefono mugikorra

    Telefonoko hizkuntza aldatzea bere sano erraza da. “Ezarpenak” ikonoa sakatu behar da, eta euskara aukeratu mugikorraren hizkuntza ezartzeko.

    3. Sinadura elektronikoa euskeraz jarri (Adobe)

    Adobe Reader programa gaztelaniaz instalatuta izanez gero, sinadura digitala bere gazteleraz agertuko jaku. Euskeraz jartzeko, honeek dira jarraitu beharreko pausoak:

    • Desinstalatu gaztelaniaz instalatutako Acrobat Reader programa, eta euskerazko bertsinoa instalatu. Esteka honetan lortu daiteke(doan da): https://get.adobe.com/uk/reader/otherversions
    • Aukeratu zure sistema eragilea, eta hizkuntzan euskara. Ondoren, deskargau eta instalau.
      Blog Tags:Teknologia barriak

      Bidalketetan zehar nabigatu

      Previous Post: Ongi etorri euskararen herrira!
      Next Post: Prime Videon gomendioak euskeraz

      Utzi erantzuna Utzi erantzuna

      Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

      • 2025(e)ko ekaina
      • 2025(e)ko maiatza
      • 2025(e)ko apirila
      • 2025(e)ko martxoa
      • 2025(e)ko otsaila
      • 2025(e)ko urtarrila
      • 2024(e)ko abendua
      • 2024(e)ko azaroa
      • 2024(e)ko urria
      • 2024(e)ko iraila
      • 2024(e)ko abuztua
      • 2024(e)ko uztaila
      • 2024(e)ko ekaina
      • 2024(e)ko maiatza
      • 2024(e)ko apirila
      • 2024(e)ko martxoa
      • 2024(e)ko otsaila
      • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
        egilea Batzordea
        2024-09-14
        Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

        Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

      Copyright © 2025 Euskera bizirik.

      Powered by PressBook Premium theme