Eusko Jaurlaritzak 3,9 milioiko diru-laguntzak emongo dauz A1 eta C1 komunikagaitasunak (16-18 urteko gazteetzat bigarrena) 2024/25 ikasturtean debalde izan daitezen.
Gaur egun, euskaltegietako ikasleen % 10 inguru etorkinak dira eta % 12 beste autonomia erkidegoetakotatik etorritakoak. Talde horietako ikasleak gitxika gero eta gehiago dira. Horregaitik, 2024/25 ikasturtean A1 komunikagaitasun-maila eskuratzeko ikastaroa debalde izango da. Matrikula merke bat besterik ez da ordaindu beharko, eta A1 maila lortuz gero, dirua atzera emongo da.
Era berean, derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaieran dagozen gazteek euskerazko komunikazinoaren ezagutza maila handitzeko eta sendotzeako, C1 komunikagaitasuna bere debalde izango da. Laguntza 16-18 urtera bitarteko gazteentzat izango da; hain zuzen, 2006, 2007 eta 2008 urteetan jaiotakoek (2024. urtean) eta 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek (2025. urtean). Hemen bere, matrikula merke bat ordaindu beharko da, baina C1 komunikagaitasun-maila egiaztatzen bada, atzera emongo da dirua.
Laguntza jasotzeko, matrikulau egin behar da. 2024/25 ikasturtean HABEko erregistroan inskribautako euskaltegi edo autoikaskuntza zentro homologau baten matrikulauta egon beharko da. Gitxieneko asistentzia bere bete beharko da (orduen %75).
Dirulaguntza honeen ganeko informazino guztia Eusko Jaurlaritzaren webgunean jaso daiteke: www.euskadi.eus