Gaur arratsaldean, 24. KORRIKA abiatuko da “Euskara gara” lelopean.
- Eguna: martiak 19 (eguena
- Ordua: 15:30ean
- Tokia: Atharratze (Zuberoa)
Konekteu Korrikara!
KORRIKAren hasiera zuzenean jarraitu ahal izango da makina bat hedabideetan: Kanaldude, EITB, Hamaika, Goiena, Euskal Irratiak, Berria, Naiz, etab.
Zuzenekoa www.korrika.eus webgunearen hasierako orrian eta KORRIKA app-an jarraitu ahal izango da, 24 orduz eta etenik gabe. Horrez gan, bi honeetan Korrika klik-klak!, egun bakotxeko jarduna jasotzen daben bideo-kronikak zabalduko dira.
KORRIKA aplikazinoa izango da 24. KORRIKAgaz bat egiteko modurik azkarrena. Furgonetako geolokalizazinoaren bidez, une oro jakingo dogu non dabilen Korrika, eta garaiz edo atzerapenez datorren.
40 urte geroago, Atharratze prest da Korrikari hasiera emateko
