Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

300.000 euskaldun gehiago 2036rako: euskalduntzearen erritmoa bikoizteko erronka

Posted on 2026-05-292026-05-29 By Batzordea Ez dago iruzkinik300.000 euskaldun gehiago 2036rako: euskalduntzearen erritmoa bikoizteko erronka sarreran

Euskalgintzaren Kontseiluak gaur aurkeztu duen Pizkunderako Erronkak euskarak eta euskal hiztun komunitateak bizi duten larrialdi linguistikoari erantzun eta indarraldi berri baterako ibilbidea abiatu nahi du. Izan ere, azken diagnostikoek normalizazio eta biziberritze prozesuaren motelaldia utzi dute agerian. Are, atzeraldiaren arriskua ere handia da ezer egin ezean. Horregatik, joera horiek irauli eta pizkunde berri bat gerta dadin eman beharreko jauziaren helburuak, adierazleak eta bitartekoak proposatu ditu. Gizarte gisa aurrera eraman beharreko erronka bat: euskalgintzarentzat, erakundeentzat, eragile sozial eta politikoentzat, eta, jakina, euskaltzaleentzat, eta, oro har, euskarari etorkizuna eman nahi dioten herritar guztientzat. Proposamenari babesa adierazteko, ekainaren 13an Iruñeko kaleak euskaltzaletasunez beteko dituen Euskaltzaleon Martxara joatera deitu du Kontseiluak.

Egilea:
Argitalpen-data: 2026/05/28
Iturria: https://kontseilua.eus

Albisteak Tags:Kontseilua

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Eusko Jaurlaritzak “Euskara Bonua” aurkeztu du, euskara ikasteko doako eredu berria

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme