Selektibitateko azterketetan egindako berrikusketen emaitzak jakinarazi ditu EHUk. Euskara eta Literatura II ikasgaiko azterketan zero atera zutenek ez dute alde handirik atera bigarren zuzenketan, nahiz eta 76tik 11ra jaitsi diren zero atera dutenak. EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak berrikuspen prozesuak “normaltasun osoz” funtzionatu duela adierazi du, eta gogoratu du hautaproba berrietan ortografia akatsak kontuan hartu dituztela.
Egilea: Onintza Irureta Azkune
Argitalpen-data: 2026/06/22
Iturria: https://www.argia.eus
