Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Euskaltegien matrikulazio kanpaina

Posted on 2026-09-132026-09-13 By Batzordea Ez dago iruzkinikEuskaltegien matrikulazio kanpaina sarreran

Irailagaz batera euskaltegiek abiarazi dabe ikasturte barrirako matrikulazino kanpaina. Gaur euskera aurrez aurre, euskaltegietan, zein online ikasi daiteke.

Euskaltegiak:

Euskal Herri osoan mota desbardinetako euskaltegiak dauz. Euskaltegiak bi motatakoak izan daitekez: publikoak eta pribatuak.

  • Eskola publikoak udalen menpe dauz; horregaitik, Udal Euskaltegiak esaten dake. Euskal Autonomia Erkidegoan 44 dauz.
  • Euskaltegi pribatuak, ordea, erakunde partikularren esku egoten dira, eta homologatuak edo libreak izan daitekez. homologatuak
    • AEK: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldean zabalduta dago AEK sarea.
    • IKA: Nafarroan eta Araban daude IKA euskaltegiak.
    • Elkarlan: Elkarlanek Bilboko hiru euskaltegi biltzen ditu: Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra eta Juan Mateo Zabala.

Hizkuntza-Eskola Ofizialak

Hizkuntza-eskola ofizialetan bere euskera ikasi eta hobetzeko aukera dago. Ganera, Hizkuntza-eskoletako agiria lortzeko azterketa bere egin daiteke. Euskal Autonomia Erkidegoan hamalau eskola daude.

Autoikaskuntza

  • Ikasten.net euskera ikasteko baliabide didaktiko barria da, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren Hiru.com etengabeko ikaskuntzako atarian eskuragarri dagoen ekimenetako baten barruan dagoena.
  • Boga Autoikaskuntza Multimedia Sistemak euskera internet bidez ikasteko aukera emoten dau. Sartu ahal izateko, euskaltegi edota Euskal Etxe batean izena emon behar da.
  • Bai & By programa multimediak euskera eta ingelesa etxetik mugitu bere egin barik eta modu errazean ikasteko aukera emoten dau.
  • Mondragon-Lingua bere autoikaskuntza zentro homologatua da. Arrasaten, Bilbon, Oñatin, Donostian eta Gasteizen dauzka egoitzak.
  • Kaixo on-line bidezko euskaltegia da eta bertan gramatika ikasgaiak eta ariketak daude. Irakasle baten laguntza bere eskaintzen dau programak.
  • Santurtziko Udal euskaltegia
  • Urumea euskaltegia
  • Autoikaskuntza eskaintzen duten Euskaltegiak Euskadin

Beste baliabide batzuk

Ikasbil euskera ikasten ari direnentzako ataria da. Bertan bideoak, audioak eta testuak dagoz.

Mintzanet euskeraz berba egiteko tresna da.

Iturria

  • https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/euskara/ikasi-euskara/
Blog Tags:Ikasi

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Anduezak D eredua jomugan jarri du
Next Post: Euskara babes bereziko kultura ondasun immaterial izendatzeko bidea abiarazi du Jaurlaritzak

Utzi erantzuna Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme