- ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan
Euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako bazterketa eta erasoak ikusarazi eta salatzeko tresna berriak eskaini ditu ELAk. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/07/14Iturria: https://www.ela.eus - Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak”
Jaurlaritzaren hizkuntza ofizialak erabiltzeko irizpideen aurka CCOO sindikatuak aurkeztutako helegitea Espainiako Auzitegi Gorenera iritsi da; EAEko Auzitegi Nagusiak helegitea onartu zuen, orain Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du eta behin betiko bertan behera geratu dira zenbait puntu. Egilea: Goiatz Iza ErkisArgitalpen-data: 2026/07/14Iturria: https://www.argia.eus - Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz
PPren eta Voxen helegiteengatik, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Espainiako Auzitegi Konstituzionalari galdetu zion ea konstituzionala den Enplegu Publikoaren Legeko hizkuntza eskakizunen derrigortasuna; Konstituzionalak ez du tramiterako onartu galdea. Egilea: Irati Urdalleta LeteArgitalpen-data: 2026/07/8Iturria: Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz - Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten
ELAk Lan Harremanen Kontseiluari euskaraz negoziatzeko baliabideak eskatu dizkio, eta iragarri du irailetik aurrera hizkuntza hori baino ez duela erabiliko martxan dauden sektoreko 27 negoziazioetan. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/07/7Iturria: https://www.ela.eus - Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko
Aste honetan albiste izan da Euskal Enplegu Publikoaren legean euskararen eskakizunaren inguruan akordioa egin dutela EAJk eta EH Bilduk, ez erabateko adostasunarekin (EH Bilduren aukera abstentzioa izan baita), baina bai EAJk aurkeztutako aldaketak aurrera egiteko moduan (eta beste alderdien kontrakotasun nabarmenarekin). Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/26Iturria: https://sustatu.eus - Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Gaur, ehunka pertsona elkartu gara «Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat» lelopean Euskalgintzaren Kontseiluak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko EHUren campusetan deitutako hiru elkarretaratzeetan. Bertan, salatu dute unibertsitatera sartzeko probetan zenbait ikaslek lortutako emaitza eskasak euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu duela botere judizialak, euskarari uko egitea sarituz eta pribilegiatuz. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/07/2Iturria: Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena… - Helegitea jarri dutenen USaPeko euskara notak kontuan ez hartzeko agindu dio epaitegiak EHUri
Euskarako azterketa gainditu ez zuten hainbat familiek jarritako helegiteak aintzat hartu dituzte Bilboko zenbait epaitegik, eta ofizioa igorriko diote EHUri, bataz besteko nota egiterakoan euskaran ateratako emaitza kontutan ez hartzeko. EHUk aurreratu du errekurtsoa aurkeztu duela. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/29Iturria: https://www.naiz.eus - Euskara azterketetako emaitzak berrikusi eta gero, “zerotik gertuko notetan” geratu dira ikasleak
Selektibitateko azterketetan egindako berrikusketen emaitzak jakinarazi ditu EHUk. Euskara eta Literatura II ikasgaiko azterketan zero atera zutenek ez dute alde handirik atera bigarren zuzenketan, nahiz eta 76tik 11ra jaitsi diren zero atera dutenak. EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak berrikuspen prozesuak “normaltasun osoz” funtzionatu duela adierazi du, eta gogoratu du hautaproba berrietan ortografia akatsak kontuan hartu dituztela…. - Baskoierazko zenbaki baten lehen lekukoa izan daitekeen idazkun bat agertu da Irulegin
Idazkuna 2020an aurkitu zuten Nafarroako Irulegiko aztarnategian, Irulegiko eskua agertu zen etxe berean. Ostegun honetan azaldu dute Iruñean horiei buruzko ikerketa, eta baliteke aztertutako inskripzioa baskoierazko lehen zenbakia izatea: abaŕ, euskarazko hamar litzatekeena. Egilea: Xabier Letona BiteriArgitalpen-data: 2026/06/25Iturria: Baskoierazko zenbaki baten lehen lekukoa izan daitekeen idazkun bat agertu da Irulegin - Euskadik euskararen eta hizkuntza gutxituen papera aldarrikatu du adimen artifizialaren etorkizunean Euskorpora Summit 2026 jardunaldian
Bilbon egin den topaketak Europako adituak, erakundeak, enpresak eta ikertzaileak bildu ditu hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren erronkei buruz hausnartzeko. Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordeak nabarmendu du hizkuntzek “beren etorkizuna ere jokoan” dutela aro digitalean, eta euskararen gaitasun digitalak indartzeko beharra azpimarratu du. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/11Iturria: https://www.euskadi.eus
