Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak” Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz Albisteak
  • Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten Albisteak
  • Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko Albisteak
  • Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen Albisteak
  • Helegitea jarri dutenen USaPeko euskara notak kontuan ez hartzeko agindu dio epaitegiak EHUri Albisteak
  • Euskara azterketetako emaitzak berrikusi eta gero, “zerotik gertuko notetan” geratu dira ikasleak Albisteak

Egilea: Batzordea

“Silver” berba euskeratik dator?

“Silver” berba euskeratik dator?

Wikipediako zidarrari buruzko ingelesezko artikuluan “silver” berbaren jatorria euskera edo iberiar penintsulako beste antxinako hizkuntza bat izan daitekeela esaten dabe. Hain zuzen bere, esaten dauena da antzeko berbak dagozala bai germaniar hizkuntzetan (aesate baterako, silver, zilver, Süber, Suiber, Silber, silfur…), baita baltoeslaviarretan bere (серебро [serebró], srebro, sidãbras…). Ahaztu barik, zeltiberiarrek bere silabur berba erabilten ebela….

Irakurri gehiago ““Silver” berba euskeratik dator?” »

Blog
Orientazinoa familian Butroin

Orientazinoa familian Butroin

Uribe Butroeko Berbalagunak orientazino proba familian antolatu dau Butroin. Saioa 2,5 ordu ingurukoa izango da izango, eta zailtasun maila desbardinak egongo dira umeek parte ahal izateko. Ura, hamaiketakoa eta Smartphonea (ezinbestekoa) eroan behar dira, Parte harteko izena emon behar da maiatzaren 22ra arte (688 875 481). Berbalaguna AEKren egitasmoa da, euskera praktikatzeko guneak sortzeko.

Agenda
Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Gatikako Udalak eta UEMAk herriko alkarteekaz lanketa bat ipini dabe abian euskararen erabilera indartzeko. Alkarteek eragiteko ahalmen handia daukie herrian, hainbat pertsona batu eta ekimen antolatzen dabez eta. Horregaitik, saio batzuk egingo dira eurekaz, kontzientziazinoa pizteko eta baita hizkuntza-irizpide batzuk adosteko bere. Hasteko, galdetegi bi betetzea eskatzen jake euskararen erabilera alkarteetan neurtzeko:  • Elkartearen galdetegia: https://forms.gle/V5tyBWEgzvbk3QFa7• Hezitzaileen/entrenatzaileen galdetegia: https://forms.gle/VZt53vrCKCR2pxif8​

Blog
Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan

Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan

Aurten UEMAren Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan izango da. Ekitaldia urte biro egiten da mankomunidadeko herriak batu, eta egoera aztertzeko. Oraingoan, UEEren egitarauaren barruan, Euskararen aldeko olatu berriak sortzeko gakoak izenburupean, euskara taldeen topaketa antolatu dabe, egungo egoera aztertu, alkar ezagutu eta egiten dabenaren barri emon, eta erronka barriei heltzeko gakoak asmatzeko. UEMAk eta Lesakako Udalak…

Irakurri gehiago “Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan” »

Agenda
San Markoetako bertso-poteoa

San Markoetako bertso-poteoa

Eguna: apirilak 27 (zapatua)

Agenda
Gatikan jaiak euskeraz!

Gatikan jaiak euskeraz!

Aurten bere, Batzordeak San Marko jaietan “Gatikan jaiak euskeraz” zapiak eroatera animatzen dauz herritarrak.

Blog
LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria

LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria

Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra, 2024ko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Euskal Herri osotik ibiliko da. Aurten, 8 film labur ikusi ahal izango dira: Basesa, Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Mundu berri bat, Erro, Zirrara, Talkak eta Betizu buru. LABURBIRA Euskaltzaleen Topaguneak sortutako egitasmoa da euskal zinemagintzari indarra emoteko. Ikusi informazinoa eta agenda euren webgunean:…

Irakurri gehiago “LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria” »

Blog
Errenta-aitorpena euskeraz

Errenta-aitorpena euskeraz

Urtero, garai honetan, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) abian ipintzen dau herritarrak errenta aitorpena euskeraz egitera animetako kanpaina. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena…

Irakurri gehiago “Errenta-aitorpena euskeraz” »

Blog
EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei

EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei

EMANGILTZA Alkarbidek eta beste erakunde batzuk sortutako egitasmoa da, familiak laguntzeko euskeraren transmisinoan. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean hastea. Horretarako, EMANGILTZAk gurasoentzako hainbat…

Irakurri gehiago “EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei” »

Blog
INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma

INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma

HABEk euskara ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala sortu dau. Ikastaroek bideoetan oinarritutako azalpen eta ariketa franko eskaintzen dabez, bai eta jarduera mota ugari eta tutoritza bere. Ikasleek hasiera-hasieratik daukie berbetan hasteko aukera, eta bakarrik zein taldean ikasi daiteke. Aurten, A1 mailako ikastaroa dago prest. Baina, gero, hurrengo maila guztiak (C1 mailara arte) egongo dira…

Irakurri gehiago “INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 … 12 13 14 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme