Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta Albisteak
  • Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek Albisteak
  • Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n Albisteak
  • ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak” Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz Albisteak
  • Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten Albisteak
  • Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko Albisteak

Kategoria: Blog

Your blog category

Euskera ikasteko ikastaroa Gatikan

Euskera ikasteko ikastaroa Gatikan

2026-2027 ikasturean bere, AEK-k euskera ikasteko ikastaroa emongo dau Gatikan: Interesauta dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean (94 615 1250 edo kulturetxea@gatika.eus​) edo Mungiako Kinttopeko AEK euskaltegian (94 674 4316, 607 601 302 edo kinttopeko@aek.eus​​​ emon behar dabe izena irailaren 30era arte.

Blog
Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan

Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan

Urte guztietan lez, Gatikako Udalak eta ​​AEK-k euskera herrian ikasi edo hobetzeko ikastaroak ipintzen dauz herritarren eskura. Ikasturte honetan, azpiko honeek izengo dira ikastaroaren ezaugarriak: ​• Mailak: A2 eta B1• ​Egunak: 3 egun astean (6 ordu guztira)• Orduak: 19:20-21:20• Datak: urritik bagilera (orotara 200 klase ordu)• Prezioa: 460€ *Gitxienez 6 lagunek emon behar dabe izena klaseak Gatikan emoteko. ​Interesauta dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean…

Irakurri gehiago “Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan” »

Blog
Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea

Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea

Gatikako Euskera Batzordeak barriz ipiniko dau abian musika taldea. Egitasmoaren helburua euskera jaietan sustatzea da.​​​​ Taldea astero batuko da abestiak prestetako, eta herriko jai edo egun berezietan (Basatoste eguna, Euskararen Eguna…) tabernetik ibiliko da musika joten. Taldeburu modan Roberto Etxebarria musikaria egongo da, ekimena zuzentzeko eta ​oinarrizko musika kontzeptuak irakasteko​. Ez da beharrezkoa musikaz jakiterik….

Irakurri gehiago “Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea” »

Blog
Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea

Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea

​​Musika Taldea euskera jaietan sustatzeko Gatikako Euskera Batzordearen egitasmoa da.​​​​ Taldea astero batzen da abestiak prestetako, eta herriko jai edo egun berezietan (Basatoste eguna, Euskararen Eguna…) tabernetatik ibilten da musika joten. Taldeburu pertsona bat dago, ekimena zuzentzeko eta ​oinarrizko musika kontzeptuak irakasteko​. Ez da beharrezkoa musikaz jakiterik. Izan bere, ekimen hau ez da musika ikasteko…

Irakurri gehiago “Euskera jaietan bultzatzeko musika taldea” »

Blog
Euskeraren bilakaera ikusteko erakusketa Bilbon

Euskeraren bilakaera ikusteko erakusketa Bilbon

Bilboko Udalak, Labayru fundazioak eta Euskaltzaindiak “Bilbo euskararen hiriburua” erakusketa ondu dabe euskerak Bilbon euki dauen lekua eta garrantzia erakusteko. Erakusketa 14 panelek osatzen dabe, eta XIX. mendearen amaieratik orain arte euskerak urian euki dauen bilakaera aurkezten eta irudikatzen da, eta bereziki azpimarratzen dira bilakaera horretan eragina euki daben pertsonak eta erakundeak. Besteak beste, Resurreccion…

Irakurri gehiago “Euskeraren bilakaera ikusteko erakusketa Bilbon” »

Agenda
Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?

Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?

Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko demolinguistikazko tresna metodologikoak garatzen. Euskal Herrirako aplikazio praktikoa” tesia, eta Azpeitian, UEMAko kide diren herrietako euskera teknikarien foroan (2024/02/2), emondako berbaldia erabiliko doguz. Hurrengo orrietan aitatuko doguzen berbak eta zenbatekoak…

Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Blog
Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko

Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko

Gatikako Euskaraldiaren batzordeak “HAMAIKAKOA” osatzeko deialdia zabaldu dau. Maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren laugarren edizinoa egingo da, eta Taupak, ekimenaren antolatzailea, herri bakotxak bere “hamaikakoa” izatea proponidu dau. Horretarako, Batzordea hamaka herritarren bila dabil. Baina, zer da “hamaikakoa”? Izenak dinoen moduan, hamaka laguneko taldea da. Tauparen berbetan “ekimenaren enbaxadoreak dira, eta herritarren parte hartzea aktibauko dabe”….

Irakurri gehiago “Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko” »

Blog
Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

UEMAk Gatikako Eskolako ikasleen hizkuntza-erabileraren neurketa egin dau. Guztira 187 elkarrizketa behatu dauz jolasgaraian, eta horietan 655 solaskideren hizkuntza-erabilera jaso dabe. Gauzak holan, solaskide horietatik 239 euskeraz aritu dira, 327 gaztelaniaz eta 89 elebiz. Ehunekoetara ekarrita, alkarrizketen % 36,5 euskeraz izan dira, % 45,5 gaztelaniaz eta % 9,9 elebiz. Bestalde, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren…

Irakurri gehiago “Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa” »

Blog
Gatikako euskera arloko aeduraduna Bizkaia Irratian

Gatikako euskera arloko aeduraduna Bizkaia Irratian

Gatikako Euskera Batzordeko Amaia Arruzak euskeraren egoeraren ganean berba egin dau Bizkaia Irratian. Alkarrizketaren zenbait puntu nabarmendu doguz. Gatikako euskereak erabilpenari jagokonez beherakada izan dau | Bizkaia Irratia

Blog
Gatikako Hamaikakoa agerian

Gatikako Hamaikakoa agerian

Martiaren 28an, barikua, Gatikako Euskaraldiarari hasiera emon jakon. Saioa Intxurtxu Dantza Taldearen erakustaldiagaz hasi zan, eta jai giroan amaitu Roberto Etxebarria eta musika taldearen soinuagaz. Tartean, eskerrak eta ariketaren ganeko azalpen batzuen ostean, Gatikako Hamaikakoa emon zan ezagutzera. Ezagutu gura dozuez? 2025eko Hamaikakoa herritar honeek osatuko dabe: Alazne eta Amets, Alicia, Ekaitz, Aloña, Igor, Amaia,…

Irakurri gehiago “Gatikako Hamaikakoa agerian” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 … 6 7 8 … 11 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme