Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Etiketa: Alkarbide

D ereduan matrikulatzeko kanpaina

Gatikako Udalak urtero bat egiten dau Alkarbideren aurrematrikulazino​ ​​kanpainagaz, 2-3 urteko umeak euskerazko hezkuntza-ereduan (D eredua) izena emon daien. Kanpaina 2025-2026 ikasturteko aurre-matrikulazino aldiagaz bat dator, zein aurten zezeilaren 4tik 14ra izango baita. Holan, 2-3 urteko seme-alabak daukiezen herriko familiek “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” gutuna eta Irria aldizkariaren abenduko alea jasoko dabez.

Blog
Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!

Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!

Urtero lez, Alkarbidek Emangiltza kanpainako bideoak sare sozialetan zabaldu dauz. Egitasmoaren helburua euskeraren transmisinoa gurasoetatik umeetara sustatzea da. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean…

Irakurri gehiago “Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!” »

Blog
BIKEE: euskera kirolean bultzatzeko egitasmoa

BIKEE: euskera kirolean bultzatzeko egitasmoa

BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) Bizkaiko Foru Aldundiak euskera kirolean bultzatzeko sortutako egitasmoa da. Honetarako, kirolean erabiltzen dan terminologia ezagutzera emoteko baliabide digitalak sortu dabez. informazinoa “Pilula” batzuetan banandu dabe: eskaintzen ditu. Pilula honeek atal teoriko bategaz hasten dira, eta ondoren, teoria praktikan jartzeko ariketa batzuk daukiez. Iturriak: https://artez.eus/edukia/bikee/hasiera.html

Blog
Errenta-aitorpena euskeraz

Errenta-aitorpena euskeraz

Urtero, garai honetan, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) abian ipintzen dau herritarrak errenta aitorpena euskeraz egitera animetako kanpaina. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena…

Irakurri gehiago “Errenta-aitorpena euskeraz” »

Blog
EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei

EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei

EMANGILTZA Alkarbidek eta beste erakunde batzuk sortutako egitasmoa da, familiak laguntzeko euskeraren transmisinoan. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean hastea. Horretarako, EMANGILTZAk gurasoentzako hainbat…

Irakurri gehiago “EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei” »

Blog

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme