Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Hilabetea: urtarrila 2025

Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

UEMAk Gatikako Eskolako ikasleen hizkuntza-erabileraren neurketa egin dau. Guztira 187 elkarrizketa behatu dauz jolasgaraian, eta horietan 655 solaskideren hizkuntza-erabilera jaso dabe. Gauzak holan, solaskide horietatik 239 euskeraz aritu dira, 327 gaztelaniaz eta 89 elebiz. Ehunekoetara ekarrita, alkarrizketen % 36,5 euskeraz izan dira, % 45,5 gaztelaniaz eta % 9,9 elebiz. Bestalde, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren…

Irakurri gehiago “Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa” »

Blog
Sua euskal kulturan

Sua euskal kulturan

Idatzi hau Labayrutik hartuta dago: www.labayru.eus Sua izan da, denboraren hasieratik, giza espeziearen kultura-bereizgarri nagusia, gizabanakoak elkartzea eragiten zuen elementua, familiak eta gizarteak bateratzen zituena. Hori dela eta, suaren eta pertsonen arteko bizikidetzak iraun duen milaka urteetan, konnotazio sinbolikoez bete izan dugu sua. Azal ditzagun, gainetik bada ere: Sua eta teila. Euskal kulturan, su iraunkor…

Irakurri gehiago “Sua euskal kulturan” »

Blog
UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan

UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan

Gatika UEMAren barruan dago 1991. urtetik. Eta orain mankomunidadeko kide dala adierazten dauzen kartelak ipini dabez herrian; hain zuzen, bat elizaldean eta beste biak herrira sartzeko errepide nagusietan. UEMA, izenak dinoen moduan, udalerri euskeldunen mankomunidadea da; kide izateko biztanleen %70etik gora euskelduna izan behar da. 1991n sortu zan udalerri euskeldunetan euskeraz bizitzeko baliabideak eskaintzeko. Hasiera…

Irakurri gehiago “UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan” »

Blog
2025eko Euskaraldia mugimenduan!

2025eko Euskaraldia mugimenduan!

Euskaraldiaren laugarren edizinoa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da. Aurtengo ariketaren leloa “Elkar mugituz egingo dugu” izango da, Euskaraldiko koordinatzaileen arabera, lehen berbatik euskeraz eginda, edo ahal dan guztietan euskara erabilita, mobidu egiten doguzelako solaskideak, eta baita jente-artea bera bere: “Interakzio bakoitzak euskararen erabilera handitzen du, eta milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea…

Irakurri gehiago “2025eko Euskaraldia mugimenduan!” »

Blog

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme