Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

Posted on 2025-01-302025-02-16 By Batzordea Ez dago iruzkinikGatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa sarreran

UEMAk Gatikako Eskolako ikasleen hizkuntza-erabileraren neurketa egin dau. Guztira 187 elkarrizketa behatu dauz jolasgaraian, eta horietan 655 solaskideren hizkuntza-erabilera jaso dabe. Gauzak holan, solaskide horietatik 239 euskeraz aritu dira, 327 gaztelaniaz eta 89 elebiz. Ehunekoetara ekarrita, alkarrizketen % 36,5 euskeraz izan dira, % 45,5 gaztelaniaz eta % 9,9 elebiz. Bestalde, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren artean, ez dago desberdintasun nabarmenik: HHn alkarrizketen % 39,3 izan dira euskeraz, eta LHn % 33,8.

Datuak zikloka aztertuz gero bere, desbardintasunak ez dira nabarmenak; hau da, erabilera mantenidu egiten da orokorrean ziklo guztietan. Arabere gehiago, Haur Hezkuntzari erreparatuz gero, ikus daiteke hobekuntza somatzen dala HH2tik HH5era: % 10 egiten dau gora euskeraren erabilerak. Lehen Hezkuntzan, joera ez da argia: bigarren zikloan behera egiten dabe datuek, baina hirugarrenean barriz bere egiten dabe gora.

Bestalde, bai datu orokorretan, bai HH zein LHko datuetan, neskek euskera gehiago erabilten dabe mutilek baino. Izan bere, aldea esanguratsua da: neskak solaskideak izan diren aldien % 40,5an euskeraz aritu dira eta mutilen kasuan, ordea, % 26,6an. Desberdintasuna areagotu egiten da adinak aurrera egin ahala.

Amaitzeko, tipologia antzekoa daukaten beste udalerri batzuekaz alderatuta, Gatikako datuak bataz bestekoaren barruan sartzen direzela antzeman daiteke; arabere gehiago, apur bat hobeak dira. Gure erronka, LHko joera mantentze joera baino, goranzko joera bilakatzea da.

Blog Tags:UEMA

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Sua euskal kulturan
Next Post: Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme