Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Hilabetea: martxoa 2024

23. KORRIKAren agenda Gatikan

23. KORRIKAren agenda Gatikan

KORRIKA dala eta, beste ekimen batzuk bere antolatu dira herrian. Gaztetxokoak “Korrikaren tailerra” antolatu dau. Urtxintxa Eskolaren eskutik, umeek eta gaztetxoek herriz-herri joango dira toki bakotxeko jolasak eta abestiak ezagutzen. Eta Berbalagunak “Oihaletxea” dokumentala ipiniko dau, non Seaskako ikastetxearen Azterketak Euskaraz kolektiboaren ibilbidea, helburuak eta ekimenak azaltzen dira. Hemen dokumentalaren ganeko informazino gehiago: www.argia.eus​​

Agenda
23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21eko goizaldean pasauko da Gatikatik.​​​ Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Korlen Jataberantz abiatuko da. Ikusi ibilbidea KORRIKAren webgunean: www.korrika.eus​​ ​​Ostean, armozua egon da liburutegian!

Blog
Hizkuntza eskubideak zalatzeko postontzia

Hizkuntza eskubideak zalatzeko postontzia

Zenbat aldiz ezin izan duzu euskara erabili administrazioetan? Edo ez dabez zerbitzuak euskeraz eskaintzen?​ Euskadiko 1979ko Autonomia Estatutuaren arabera (6. art.) bai euskara bai gaztelania hizkuntza ofizialak dira autonomia-erkidegoan, eta “bertako biztanle guztiek dute bi hizkuntzok jakiteko eta erabiltzeko eskubidea”. Ganera, hirugarren esaldian inor ezin izango dala “hizkuntza dela-eta diskriminatu” azpimarratzen dau. Beraz, euskaldunok euskera…

Irakurri gehiago “Hizkuntza eskubideak zalatzeko postontzia” »

Batzordea
KORRIKAren petoa salgai

KORRIKAren petoa salgai

Erosi 23. KORRIKAren petoa:

Blog
Salto! gazteentzako udaleku euskaldunak

Salto! gazteentzako udaleku euskaldunak

Aurten bere, UEMAk Salto! gazteentzako udalekuak antolatu dauz. Ekimen honen helburua udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da.Aurten bi txanda izango dira: bata bagilaren 24tik garagarrilaren 2ra, eta bestea garagarrilaren 4tik 12ra. Ekimena ibiltaria izango da; hain zuzen, Arantzatik Elizondorako bidea egingo dabe. Izena emoteko epea zabalik egongo da martiaren 31ra arte….

Irakurri gehiago “Salto! gazteentzako udaleku euskaldunak” »

Blog
Musika taldea

Musika taldea

Gatikako Euskera Batzordeak barriz ipiniko dau abian musika taldea. Egitasmoaren helburua euskera, musika eta jaiak sustatzea da. Helburua Azalpena Izen-ematea Parte hartzeko Kultur Etxean emon behar da izena martiaren 8ra arte: kulturetxea@gatika.eus / 688 692 560 (whatsapp)

Batzordea

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme