San Markoetako bertso-poteoa
Eguna: apirilak 27 (zapatua)
Eguna: apirilak 27 (zapatua)
Aurten bere, Batzordeak San Marko jaietan “Gatikan jaiak euskeraz” zapiak eroatera animatzen dauz herritarrak.
Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra, 2024ko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Euskal Herri osotik ibiliko da. Aurten, 8 film labur ikusi ahal izango dira: Basesa, Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Mundu berri bat, Erro, Zirrara, Talkak eta Betizu buru. LABURBIRA Euskaltzaleen Topaguneak sortutako egitasmoa da euskal zinemagintzari indarra emoteko. Ikusi informazinoa eta agenda euren webgunean:…
Irakurri gehiago “LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria” »
Urtero, garai honetan, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) abian ipintzen dau herritarrak errenta aitorpena euskeraz egitera animetako kanpaina. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena…
EMANGILTZA Alkarbidek eta beste erakunde batzuk sortutako egitasmoa da, familiak laguntzeko euskeraren transmisinoan. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean hastea. Horretarako, EMANGILTZAk gurasoentzako hainbat…
Irakurri gehiago “EMANGILTZA: emon euskera zure alaba-semeei” »
HABEk euskara ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala sortu dau. Ikastaroek bideoetan oinarritutako azalpen eta ariketa franko eskaintzen dabez, bai eta jarduera mota ugari eta tutoritza bere. Ikasleek hasiera-hasieratik daukie berbetan hasteko aukera, eta bakarrik zein taldean ikasi daiteke. Aurten, A1 mailako ikastaroa dago prest. Baina, gero, hurrengo maila guztiak (C1 mailara arte) egongo dira…
Irakurri gehiago “INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma” »
