Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • GATIKA
  • BATZꙨRDEA
  • ORDEZKAPENA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • Toggle search form

Euskaraldian izena emoteko epea zabalik

Posted on 2025-03-152025-05-01 By Batzordea Ez dago iruzkinikEuskaraldian izena emoteko epea zabalik sarreran

Taupak martiaren 15ean ireki dau norbanakoek Euskaraldian izena emoteko epea. Egitasmoaren laugarren edizinoa maiatzaren 15etik 25era egingo da. Euskaraldia euskeraren erabilera aktibatzeko mugimendua da, edo beste era batera esanda, euskera gehiago erabilteko ariketa praktikoa. Irati Iciar Taupako lehendakariak dinoen moduan, “urte askotan euskararen ezagutzan jarri da foko nagusia eta premiazkoa da erabilera sustatuko duen paradigma berri bat bultzatzea. Gaur gaurkoz Euskaraldia da helburu hori lortzeko dugun tresna eraginkor eta masiboena”.

» Zertan datza ariketak?

Euskaraldiak irauten dauzen hamaka egunetan, parte-hartzaileek euskeraz biziko dira. Rol bi hautu daitekez: AHOBIZI eta BELARRIPREST. AHOBIZI rola hartzen dabenek euskeraz ulertzen daben guztiekaz euskeraz egingo dabe uneoro. Eta ezezagunekaz lehenengo berba euskeraz izango da. Bestalde, BELARRIPREST rola haututzen dabenek, euskera entzuteko prest egongo dira. Bai batzuk bai besteek euren rola adierazten dauen txapa bat eroango dabe.

Euskaraldiko lantaldearen ustetan txapa soinean erabiltea ezinbestekoa da, “estres linguistikoa” ezabatzen dauelako. Hizkuntzalarien arabera, estres linguistikoa da pertsona elebidun batek, ezezagunen aurrean, hizkuntza gitxiagotua hobesteak ekartzen deutson tentsinoa. Txapa ikusita bai baitakigu aurrean daukagunak euskeraz ulertzen dauela, behinik behin. Holan, txapak mezu argia emoten deutso aurreran daukanari “nigaz egizu euskeraz!”.

» Zelan emon daiteke izena?

Euskaraldian parte hartzeko ezinbestekoa da izena emotea. Honetarako, Taupak esteka bat abiarazi dau euren webgunean izena emoteko: https://izenematea.euskaraldia.eus. QR kodea bere sortu dabe izena errazago emoteko. Ganera, izena eskuz bere emon daiteke Kultur Etxean. Behin izena emonda, txapa Gatikako Kultur Etxean eskuratu beharko dabe parte hartzaileek.

Informazino gehiago: https://euskaraldia.eus

Blog Tags:Euskaraldia

Bidalketetan zehar nabigatu

Previous Post: Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak
Next Post: Gatikako Hamaikakoa agerian

Utzi erantzuna Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

  • 2025(e)ko ekaina
  • 2025(e)ko maiatza
  • 2025(e)ko apirila
  • 2025(e)ko martxoa
  • 2025(e)ko otsaila
  • 2025(e)ko urtarrila
  • 2024(e)ko abendua
  • 2024(e)ko azaroa
  • 2024(e)ko urria
  • 2024(e)ko iraila
  • 2024(e)ko abuztua
  • 2024(e)ko uztaila
  • 2024(e)ko ekaina
  • 2024(e)ko maiatza
  • 2024(e)ko apirila
  • 2024(e)ko martxoa
  • 2024(e)ko otsaila
  • Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?
    egilea Batzordea
    2024-09-14
    Batzordearen lehenengo idazkunean euskeraren osasunari eutsiko deutsegu, Iñaki Iurrebaso, soziologoa eta UEMAko teknikariaren eskutik. Honetarako, 2023an argitara emondako “Hizkuntza gutxituen jarraipena, ordezkapena eta indarberritzea neurtzeko...

    Irakurri gehiago “Euskeraren egoera gaur: zer dinoe datuek?” »

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme