Euskaraldia amaitu eta gero, Koordinazino Mahaiak ariketaren lehen balorazioa egin dau. Hasteko, mahaia osatzen daben erakundeetako ordezkariek zoriondu egin dabez ekimenean parte hartu daben herri, batzorde eta herritar danek. Eruren berbetan, “harro egoteko moduan gaude euskaltzale guztiok”.
Gero datuek emon dabez ezagutzera. Herrien partaidetzaren aldetik, inoizko udalerri gehienek hartu dabe parte laugarren edizino honetan. Hain zuzen, 450 herri izan dira, Euskaraldian murgildu direnezenak.

Entidadeen partaidetza bere gorantz doa. Euskaraldiaren laugarren edizino honetan 7.500 entidadetik gora emon dabe izena ariketan. Eta herritarren aldetik, aurten, ia 135.000 lagunek emon dabe izena Ahobizi edo Belarriprest izateko. Holan bere, Taupak gura baino txapa gitxiago ikusi dauz kalean, eta hori aztertu beharrekoa dala uste dabe. Zergatik pertsona batzuek txapa hartu bai baina gero janzten ez daben.
Dana dala, erakundeak uste dau, orain arte heldu ez diren herritar geruza batera ailegau dala Euskaraldia. Orain arte parte hartu ez daben askok hartu dabela parte ariketan, izan entidadearen bitartez ezagutu dauelako edo batzordea iritsi dalako eurengana. Zabaltzeko beste pauso bat emon dau, beraz, ariketak.
Laburbilduz, euskeraren erabilera erdigunean ipini dau, barriz bere, Euskaraldiak. Herritar askok eta askok euren hizkuntza ohituren inguruan hausnartu dabe. Eta noski, lehen euskeraz ez ziren alkarrizketak euskeraz izan daitezan saiatu dira, baita lortu bere!
Tauparen artikulua: “Izugarria izan da ariketak sortu duen mugimendua” | Euskaraldia