Euskaraldiaren laugarren edizinoa 2025eko maiatzaren 15etik 25era egingo da. Aurtengo ariketaren leloa “Elkar mugituz egingo dugu” izango da, Euskaraldiko koordinatzaileen arabera, lehen berbatik euskeraz eginda, edo ahal dan guztietan euskara erabilita, mobidu egiten doguzelako solaskideak, eta baita jente-artea bera bere: “Interakzio bakoitzak euskararen erabilera handitzen du, eta milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortzen da”.
Aurtengo Euskaraldiak herritarren ilusinoa barriz piztu gura dau, eta honetarako iruditegi koloretsu, bizi eta alai barriagaz dator.

» Zer da Euskaraldia?
Euskaraldia Euskaltzaleen Topaguneak, gaur Taupa, ipini eban abian 2018an, euskeraren erabilera handitzeko asmoagaz. Hain zuzen, egitasmoak euskera ulertzen daben hiztunen hizkuntza-ohiturak aldatu gura dauz, eguneroko harremanetan euskera lehenetsiz. Topagunearen berbetan Euskaraldia euskeraren erabilera aktibatzeko hamaka eguneko praktika sozial masibo bateratua da.
Ekimena Euskal Herri osoan egiten da, eta antolakuntzan hainbat erakundek laguntzen dabe; besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, Nafarroako Euskarabideak eta Iparraldeko Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak.
» Zertan datza ariketak?
Hamaka egunez, parte-hartzaileek euskeraz biziko dira. Rol bi hatu daitekez: AHOBIZI edo BELARRIPREST. AHOBIZI rola hartzen dabenek euskeraz ulertzen daben guztiekaz euskeraz egingo dabe uneoro. Eta ezezagunekaz lehenengo berba euskeraz izango da. Bestalde, BELARRIPREST rola haututzen dabenek, euskera entzuteko prest egongo dira Euskaraldiak irauten dauen egunetan. Bai batzuk bai besteek euren rola adierazten dauen txapa bat eroango dabe.
Ganera, ariketan, norbanakoak ez ezik, entidadeek bere parte hartu daikie (alkarteak, erakundeak, lantokiak, lagun taldeak…), ariketa taldean egiteko.

» Zer egin behar da parte hartzeko?
Euskaraldian parte hartzeko izena emon behar da. Entidadeek izena emoteko epea dagoeneko zabalik dago, eta norbanakoen txanda martian izango da.
» Hamaikakoa

Oraingoan bere, Euskaraldiak herri edo entidade bakotxeko “hamaikakoa” eratzea proponiduten dau. Izenak adierazten dauen moduan, “hamaikakoa” hamaka lagunez osatuta dago. Honeen zeregina Euskaraldiaren enbaxadore izatea da: ekimenaren aurpegia izatea, herritarren parte hartzea aktibatzea eta ekimenean parte hartzea.
Bestalde, ekimerarentzako “hamaikako” orokorra egin dabe, Euskal Herriko txoko guztietako herritarrekaz: Mikel Urrutikoetxea Azkueta (pilotaria), Eneko Atxa Azurmendi (sukaldaria), Oihana Azkorbebeitia Urizar (mendi lasterkaria), Aitor Bengoetxea Zabalza (musikari eta break dantzaria), Lutxo Egia del Rio (idazlea), Eneko Garcia Jaurena (Albina Stardust), Ana Goitia Erkiaga (kazetaria, aurkezlea eta umoregilea), Itziar Ituño Martinez (aktorea), Roberto Moso Gil (komunikatzailea), Zibel Untsain Damestoy (dantzaria), Esti Urresola Solaguren (zinemagilea).
» Euskaraldiaren abestia
Edizino bakotxak abesti bat eukiten dau ekimenari soinua emoteko. Aurten, abestia Bulego taldeak egin dau, eta “Gure Bihotzaren Taupadak” izenburua dauka.Logo barria
Euskaraldiaren informazino guztia euren webgunean dago: https://euskaraldia.eus/