Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Kike Amonarriz: “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Albisteak
  • Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak Albisteak
  • “Euskararen auzia despolitizatzearen ondorioak orain ari gara ikusten” Albisteak

Egilea: Batzordea

Batzordearen kartela

Batzordearen kartela

Euskeraren egunerako kartel bat egitea erabagi genduan. Kartelak Batzordearen logoaren osagarriak batzen dauz: “euskera bizirik” leloa, lurra (Gatika), eguzkia (euskera) eta zerua (denboraren igarotea). Beharra taldean egin genduan, eta Gatikako liburutegia erabili genduan lantegi modura.

Blog
“Euskal sort@” ipuin-kontaketa saioa

“Euskal sort@” ipuin-kontaketa saioa

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Gatikako Udal Liburutegiak umeentzako “Euskal sort@” umeentzako (eta helduentzako) ipuin-kontaketa saioa antolatu dau. Saioa Ana Apika antzezleak emongo dau​.​ • Eguna​: abenduak 4 (eguaztena)• Ordua: 17:00• Lekua: Gaztetxokoan​​

Agenda
2024ko Euskeraren Eguna Gatikan

2024ko Euskeraren Eguna Gatikan

Urtero lez, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, Gatikako Euskera Batzꙩ​rdeak jarduera batzuk antolatu dauz eguna ospatzeko.​​ Zemendiaren 30ean (zapatua), hainbat jarduera egondo dira:​ • 11:00etan: ibilbidea herritik Gatikako Bizikleteruak alkarteakaz (ostean hamakatakoa).• 18:00etan (frontoian): Intxurtxu Taldearen dantzaldia.• 18:30ean (frontoian)​: zapi-tailerra eta talo-txistorra tailerra eta dastaketa.• 20:00etan: triki-poteoa (herriko tabernetatik). Ganera, abenduaren 4an (eguaztena) • 17:00etan (Gaztetxokoan):  “Euskal sort@” umeentzako ipuin-kontaketa saioa Apikaren eskutik. EKARRI ZAPI BERDEA!!

Agenda
Helduentzako euskal dantzak Gatikan abendutik maiatzera

Helduentzako euskal dantzak Gatikan abendutik maiatzera

Ikasturte honetan bere, Gatikako Udalak helduentzako euskal dantzak ikastaroa eskainiko dau. Klaseetan betiko dantzak ikasiko dira: erromerietako dantzak, jauziak, jotak, aurreskua. *Irakasleak: Mungiako Amilotx Dantza Taldea. Etorri gura dabenek zemendiaren 29ra arte daukie izena emoteko Kultur Etxean. Horretarako izen-emote orria bete behar da. Ordainketa taldea osatzen danean egin beharko da. Informazino guztia Gatikako webgunean dago:…

Irakurri gehiago “Helduentzako euskal dantzak Gatikan abendutik maiatzera” »

Blog
ELEN erakundeak euskera larrialdi linguistikoan dagoela adierazi dau

ELEN erakundeak euskera larrialdi linguistikoan dagoela adierazi dau

ELEN (European Language Equality Network) Europako lurralde-hizkuntzak sustatzeko eta babesteko behar egiten dauen nazinoarteko erakundea da. Aurten, 2024ko Batzar Orokorra Bilbon egin da, zemendiaren 8an eta 9an, Euskalgintzaren Kontseiluaren egoitzan. Batzarrean Europa osoko ELENen ordezkariek Kontseiluaren ebazpenaren alde bozkatu eben, “euskera eta euskal hiztunen komunidadea larrialdi linguistikoan” dagozela esanez. Ebazpenaren testu osoa, Idurre Eskisabel Kontseiluko…

Irakurri gehiago “ELEN erakundeak euskera larrialdi linguistikoan dagoela adierazi dau” »

Blog
Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!

Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!

Urtero lez, Alkarbidek Emangiltza kanpainako bideoak sare sozialetan zabaldu dauz. Egitasmoaren helburua euskeraren transmisinoa gurasoetatik umeetara sustatzea da. Adituen esanetara hizkuntzek bizirik irauteko oinarrizkoa da belaunez belaun igarotzea. Eta, honetan, etxeak garrantzi handia dauka, umeek gehien bat gurasoak entzunda ikasten dabe berba egiten eta. Nahiz eta gurasoek euskeraz ez jakin, posible da umeak giro euskaldunean…

Irakurri gehiago “Eman euskara zuen seme-alabei: Emangiltza!” »

Blog
Go!azen telesailaren 11. denboraldia Gatikan

Go!azen telesailaren 11. denboraldia Gatikan

​UEMAk eta EITBk eduki batzuk, telebistan emon baino lehenago, udalerri euskaldunen mankomunidadeko herrietan botatea adostu dabe. Holan, Gatikako gaztetxoek Go!azen telesailaren 11. denboraldiaren lehenengo kapitulua beste inork baino lehen ikusteko aukera eukiko dabe. ​​​​​Hemen telesailaren ganeko informazino gehiago: https://eu.wikipedia.org​

Agenda
Euskeraren bilakaera ikusteko erakusketa Bilbon

Euskeraren bilakaera ikusteko erakusketa Bilbon

Bilboko Udalak, Labayru fundazioak eta Euskaltzaindiak “Bilbo euskararen hiriburua” erakusketa ondu dabe euskerak Bilbon euki dauen lekua eta garrantzia erakusteko. Erakusketa 14 panelek osatzen dabe, eta XIX. mendearen amaieratik orain arte euskerak urian euki dauen bilakaera aurkezten eta irudikatzen da, eta bereziki azpimarratzen dira bilakaera horretan eragina euki daben pertsonak eta erakundeak. Besteak beste, Resurreccion…

Irakurri gehiago “Euskeraren bilakaera ikusteko erakusketa Bilbon” »

Agenda
BIKEE: euskera kirolean bultzatzeko egitasmoa

BIKEE: euskera kirolean bultzatzeko egitasmoa

BIKEE (Bizkaian Kirola ere Euskaraz) Bizkaiko Foru Aldundiak euskera kirolean bultzatzeko sortutako egitasmoa da. Honetarako, kirolean erabiltzen dan terminologia ezagutzera emoteko baliabide digitalak sortu dabez. informazinoa “Pilula” batzuetan banandu dabe: eskaintzen ditu. Pilula honeek atal teoriko bategaz hasten dira, eta ondoren, teoria praktikan jartzeko ariketa batzuk daukiez. Iturriak: https://artez.eus/edukia/bikee/hasiera.html

Blog
Gatikan Berbalagun talde barria eratu da

Gatikan Berbalagun talde barria eratu da

Dagoeneko ikasturte barria martxan da, eta Uribe Butroe eskualdean Berbalagun taldeak eratu dira euskeraz aritzeko eta gozatzeko. Gatikan bere talde ederra sortu da, eta astero batuko dira. Berbalagun egitasmoan interesatuta egon daitezkeen pertsonak… Guztiak gonbidatuta zaudete, tarte atsegina eta goxoa elkarrekin pasatzeko. Ez galdu aukera: etorri, parte hartu eta gozatu! Euskara ZU zara! Berbalagun ZU…

Irakurri gehiago “Gatikan Berbalagun talde barria eratu da” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 … 5 6 7 … 10 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme