Auzitegiek gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea debekatu nahi dute
Auzitegiek gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea debekatu nahi dute – Euskalgintzaren Kontseilua
Auzitegiek gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea debekatu nahi dute – Euskalgintzaren Kontseilua
Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika jarri dau sarean Labayru Gramatika izenagaz. Tokiak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak eta ortotipografikoak jasotzen dauz, idatzizko zein ahozko erabilerari arreta berezia eskainiz, eta zalantzak argitzeko tresna praktiko modura pentsatua dago. Urteetako ikerketa eta beharraren emaitza da argitalpena, eta helburu argia dauka: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakotxa bere erabilera…
Irakurri gehiago “Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika sarean jarri dau” »
Laburbira — Taupa Mugimendua
Urtero lez, Gatikako Udalak Alkarbideko aurrematrikulazino kanpainan parte hartzen dau, 2-3 urteko umeak euskerazko hezkuntza-ereduan (D eredua) matrikulatzeko. Kanpaina 2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazino aldiagaz bat dator, zein aurten zezeilaren 2tik 13ra izango baita. Holan, 2-3 urteko seme-alabak daukiezen herriko familiek “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” gutuna eta Irria aldizkariaren abenduko alea jasoko dabez. Gurasoentzako Alkarbideren gutuna (bi) [PDF…
Gatikako Berbalagunak 24. Korrikaren aurkezpena egingo dau urtarrileko akabuko martitzenean. Saioan, egitasmoaren datu guztiak ezagutzera emon ez ezik, produktuak bere salgai egongo dira.
Urdulizeko Orbizta Euskera Elkarteak “Mendebalderengo berbakuneak berbagaitzat hartuta” ikastaldia antolatu dau. Saioak Iñaki Gamindek eta Iñaki Gilisastik emongo dabez. Lehenegoak, bertoko euskal prosodia eta morfologia landuko dauz, eta bigarrenak, etxeko euskera zaharra. Ikastaroa 12 egunekoa da; eguaztenero emongo dira, urtarriletik apirilera. Saio bakotxa Uribe Kosta eta Uribe Butroe eskualdeetako zenbait udalerrietan emongo da. Horietako saio bat Gatikan egingo da: • Eguna: urtarrilak 21 (eguaztena)• Ordua:…
Irakurri gehiago ““Mendebalderengo berbakuneak berbagaitzat hartuta” ikastaldia” »
Kike Amonarrizek “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” berbaldia emongo dau. www.kulturklik.euskadi.eus
Edizino honetan, lasterketa Atharratzetik aterako da 2026ko martiaren 19an, eta, hamaka egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an; gitxi gorabehera 2175 kilometro izango dira eta 460 herri igaroko dauz. Korrika euskeraren aldeko lasterketa erraldoia da. Hamaka egunez, lotu barik, Korrikak Euskal Herria zeharkatzen dau. Ekimena AEK-k ipini eban abian 1980an…
Irakurri gehiago “AEK-k 24. KORRIKAren ibilbidea ezagutzera emon dau” »
Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak
“Euskararen auzia despolitizatzearen ondorioak orain ari gara ikusten”
