Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Kategoria: Blog

Your blog category

Errenta-aitorpena euskeraz

Errenta-aitorpena euskeraz

​Urtero moduan, garai honeetan, UEMAk errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpaina​ abiarazo dau. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena (2024. urteari dagokiona) apirilaren 10etik…

Irakurri gehiago “Errenta-aitorpena euskeraz” »

Blog
Gatikako Hamaikakoa agerian

Gatikako Hamaikakoa agerian

Martiaren 28an, barikua, Gatikako Euskaraldiarari hasiera emon jakon. Saioa Intxurtxu Dantza Taldearen erakustaldiagaz hasi zan, eta jai giroan amaitu Roberto Etxebarria eta musika taldearen soinuagaz. Tartean, eskerrak eta ariketaren ganeko azalpen batzuen ostean, Gatikako Hamaikakoa emon zan ezagutzera. Ezagutu gura dozuez? 2025eko Hamaikakoa herritar honeek osatuko dabe: Alazne eta Amets, Alicia, Ekaitz, Aloña, Igor, Amaia,…

Irakurri gehiago “Gatikako Hamaikakoa agerian” »

Blog
Euskaraldian izena emoteko epea zabalik

Euskaraldian izena emoteko epea zabalik

Taupak martiaren 15ean ireki dau norbanakoek Euskaraldian izena emoteko epea. Egitasmoaren laugarren edizinoa maiatzaren 15etik 25era egingo da. Euskaraldia euskeraren erabilera aktibatzeko mugimendua da, edo beste era batera esanda, euskera gehiago erabilteko ariketa praktikoa. Irati Iciar Taupako lehendakariak dinoen moduan, “urte askotan euskararen ezagutzan jarri da foko nagusia eta premiazkoa da erabilera sustatuko duen paradigma…

Irakurri gehiago “Euskaraldian izena emoteko epea zabalik” »

Blog
Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak

Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak

Aurten bere UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuak antolatu dauz. Egitasmoaren helburua gaztetxoen artean asialdian euskeraz berba egiteko aukera emotea da, euskaldun gisa ahalduntzeko eta kontzientziatzeko, eta baita udalerri euskaldunetako gazteek alkar ezagutzeko eta saretzeko. Hain zuzen, Salto! euskeraz gozatzeko une eta gune dibertigarria, alaia eta gertukoa da. Udalekuak ibilbariak dira. Oraingoan, Tolosaldean eta Goierrin…

Irakurri gehiago “Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak” »

Blog
“Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk

“Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk

UEMAk “Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazo dau, aurreiritziak albo batean itxi, eta etorribarriei bere euskeraz egiteko. Gaur egun, beste herrialdeetatik etorritako herritar asko daukaguz Euskal Herrian, eta ohikoa izaten da honeek euskeraz ez dakitela pentsatzea. Baina asko bertoko izateko asmoagaz etorri dira, eta euskera ikasten egundoko ahalegina egiten dabe. Horregaitik, euskeradun barri honeek eureri…

Irakurri gehiago ““Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk” »

Blog

D ereduan matrikulatzeko kanpaina

Gatikako Udalak urtero bat egiten dau Alkarbideren aurrematrikulazino​ ​​kanpainagaz, 2-3 urteko umeak euskerazko hezkuntza-ereduan (D eredua) izena emon daien. Kanpaina 2025-2026 ikasturteko aurre-matrikulazino aldiagaz bat dator, zein aurten zezeilaren 4tik 14ra izango baita. Holan, 2-3 urteko seme-alabak daukiezen herriko familiek “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” gutuna eta Irria aldizkariaren abenduko alea jasoko dabez.

Blog
Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko

Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko

Gatikako Euskaraldiaren batzordeak “HAMAIKAKOA” osatzeko deialdia zabaldu dau. Maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren laugarren edizinoa egingo da, eta Taupak, ekimenaren antolatzailea, herri bakotxak bere “hamaikakoa” izatea proponidu dau. Horretarako, Batzordea hamaka herritarren bila dabil. Baina, zer da “hamaikakoa”? Izenak dinoen moduan, hamaka laguneko taldea da. Tauparen berbetan “ekimenaren enbaxadoreak dira, eta herritarren parte hartzea aktibauko dabe”….

Irakurri gehiago “Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko” »

Blog
Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

UEMAk Gatikako Eskolako ikasleen hizkuntza-erabileraren neurketa egin dau. Guztira 187 elkarrizketa behatu dauz jolasgaraian, eta horietan 655 solaskideren hizkuntza-erabilera jaso dabe. Gauzak holan, solaskide horietatik 239 euskeraz aritu dira, 327 gaztelaniaz eta 89 elebiz. Ehunekoetara ekarrita, alkarrizketen % 36,5 euskeraz izan dira, % 45,5 gaztelaniaz eta % 9,9 elebiz. Bestalde, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren…

Irakurri gehiago “Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa” »

Blog
Sua euskal kulturan

Sua euskal kulturan

Idatzi hau Labayrutik hartuta dago: www.labayru.eus Sua izan da, denboraren hasieratik, giza espeziearen kultura-bereizgarri nagusia, gizabanakoak elkartzea eragiten zuen elementua, familiak eta gizarteak bateratzen zituena. Hori dela eta, suaren eta pertsonen arteko bizikidetzak iraun duen milaka urteetan, konnotazio sinbolikoez bete izan dugu sua. Azal ditzagun, gainetik bada ere: Sua eta teila. Euskal kulturan, su iraunkor…

Irakurri gehiago “Sua euskal kulturan” »

Blog
UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan

UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan

Gatika UEMAren barruan dago 1991. urtetik. Eta orain mankomunidadeko kide dala adierazten dauzen kartelak ipini dabez herrian; hain zuzen, bat elizaldean eta beste biak herrira sartzeko errepide nagusietan. UEMA, izenak dinoen moduan, udalerri euskeldunen mankomunidadea da; kide izateko biztanleen %70etik gora euskelduna izan behar da. 1991n sortu zan udalerri euskeldunetan euskeraz bizitzeko baliabideak eskaintzeko. Hasiera…

Irakurri gehiago “UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 2 3 4 … 8 Hurrengoa

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme