Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta Albisteak
  • Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek Albisteak
  • Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n Albisteak
  • ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak” Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz Albisteak
  • Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten Albisteak
  • Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko Albisteak

Kategoria: Blog

Your blog category

INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma

INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma

HABEk euskara ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala sortu dau. Ikastaroek bideoetan oinarritutako azalpen eta ariketa franko eskaintzen dabez, bai eta jarduera mota ugari eta tutoritza bere. Ikasleek hasiera-hasieratik daukie berbetan hasteko aukera, eta bakarrik zein taldean ikasi daiteke. Aurten, A1 mailako ikastaroa dago prest. Baina, gero, hurrengo maila guztiak (C1 mailara arte) egongo dira…

Irakurri gehiago “INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma” »

Blog
KORRIKAren petoa salgai

KORRIKAren petoa salgai

Erosi 23. KORRIKAren petoa:

Blog
Kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida

Kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida

UEMAk udalek antolatutako kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida egin dau. Gida gehien baten udalei zuzenduta dago, udalak antolatzen dauzen ekitaldi eta jardueretan erabilteko. Baina baita diruz lagundutako jardueretan eta espazio publikoetan baimendutako ekitaldietan bere. Honeek dira erespide orokorrak (gidatik zuzenean hartuta dagoz): Erespideen gida Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide diren 120 udalei helarazo deutse UEMAk, bertako…

Irakurri gehiago “Kultur programazinorako hizkuntza erespideen gida” »

Blog
Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika sarean jarri dau

Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika sarean jarri dau

Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika jarri dau sarean Labayru Gramatika izenagaz. Tokiak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak eta ortotipografikoak jasotzen dauz, idatzizko zein ahozko erabilerari arreta berezia eskainiz, eta zalantzak argitzeko tresna praktiko modura pentsatua dago. Urteetako ikerketa eta beharraren emaitza da argitalpena, eta helburu argia dauka: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakotxa bere erabilera…

Irakurri gehiago “Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika sarean jarri dau” »

Blog
LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria

LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria

Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra, 2024ko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Euskal Herri osotik ibiliko da. Aurten, 8 film labur ikusi ahal izango dira: Basesa, Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Mundu berri bat, Erro, Zirrara, Talkak eta Betizu buru. LABURBIRA Euskaltzaleen Topaguneak sortutako egitasmoa da euskal zinemagintzari indarra emoteko. Ikusi informazinoa eta agenda euren webgunean:…

Irakurri gehiago “LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria” »

Blog
Musika taldea

Musika taldea

Gatikako Euskera Batzordeak barriz ipiniko dau abian musika taldea. Egitasmoaren helburua euskera, musika eta jaiak sustatzea da. Helburua Azalpena Izen-ematea Parte hartzeko Kultur Etxean emon behar da izena martiaren 8ra arte: kulturetxea@gatika.eus / 688 692 560 (whatsapp)

Batzordea
Nornahi, nonahi, non-nahi

Nornahi, nonahi, non-nahi

Nahi partikula galdetzaileekin elkartzen denean (nor, zer, nola, non, nora, nondik, zenbat…), zalantzak sortzen dira idazkeran: Hitz batean idatzi behar da? Marratxoz? Bereizta? Euskaltzaindiaren arabera, oro har, hitz bakarrean idazten dira; hala ere, lehen osagaia -n, -t edo -kletraz amaitzen denean, bi idazkera onartzen dira: hitz batean edo marratxoarekin.

Blog
Ongi etorri euskararen herrira!

Ongi etorri euskararen herrira!

Bosgarren aldiz, uda sasoian UEMAk abian ipini dau “Bertatik Bertara” kanpaina, Egitasmoa batez bere bisitariei zuzenduta dago, bertoko produktuen, paisaiaren eta ganerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauena euskera dala azpimarratzeko. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta beharginentzat hainbat baliabide prestau dauz: mahai-ganekoak, euskera aritzeko oinarrizko hiztegitxoa, esku-orriak… Aurten ganera, ‘Nire…

Irakurri gehiago “Ongi etorri euskararen herrira!” »

Blog
Pantaialdia egitasmoren bigarren edizinoa

Pantaialdia egitasmoren bigarren edizinoa

Albiste hau Pantailak Euskaraz webgunetik hartu dogu: https://www.pantailakeuskaraz.eus Badator Pantailaldia “Euskaraz ikus-entzunez egingo dugu!” lelopean 2025eko apirilaren 7a Pantailak Euskarazek euskarazko ikus-entzunezko edukiak sustatzeko antolaturiko aktibazio sozialerako ariketaren II. edizioa maiatzaren 6tik 14ra ospatuko da. Euskarazko hedabide digital askoren babesa izango du, eta jadanik irekita dago bertan herritarrek izena emateko epea. 2025eko maiatzaren 6tik 14ra…

Irakurri gehiago “Pantaialdia egitasmoren bigarren edizinoa” »

Blog
Prime Videon gomendioak euskeraz

Prime Videon gomendioak euskeraz

Amazon Prime Video plataforman filme, telesail eta dokumental batzuk euskeraz dagoz, eta beste hainbat euskerazko azpidatziekaz ikusi daitekez. Egunotan, Pantailak Euskaraz mugimenduak bideo labur bat egin dau euskerazko edukia errazago topetako. Bideoaren azalpenak jarraituz hasierako orriko gomendioen artean euskerazko edukia agertuko da. Eragiketa mugikorrean egin behar da. Ezarpenetara baino ez da sartu behar, eta hizkuntzen…

Irakurri gehiago “Prime Videon gomendioak euskeraz” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 … 8 9 10 11 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme