Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta Albisteak
  • Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek Albisteak
  • Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n Albisteak
  • ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak” Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz Albisteak
  • Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten Albisteak
  • Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko Albisteak

Kategoria: Blog

Your blog category

23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21eko goizaldean pasauko da Gatikatik.​​​ Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Korlen Jataberantz abiatuko da. Ikusi ibilbidea KORRIKAren webgunean: www.korrika.eus​​ ​​Ostean, armozua egon da liburutegian!

Blog
24. KORRIKA: Atharratzetik Bilbora, martiaren 19tik 29ra

24. KORRIKA: Atharratzetik Bilbora, martiaren 19tik 29ra

Dagoeneko heldu da 24. KORRIKA! Aurten, Atharratzen (Zuberoa) hasiko da martiaren 19an eta Bilbora 29an​ helduko da. Korrika euskeraren alde Euskal Herrian zehar eginten dan lasterka da. Egitasmoa AEK-k asmatu eban euskeraren aldeko kontzientzia pizteko  eta euskaltegientzako dirua batzeko. ​​ 2026ko Korrika Gatikatik martiaren 26an, eguena, pasauko da. Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Jataberantz abiatuko da. Ibilbidea Korrikaren webgunean…

Irakurri gehiago “24. KORRIKA: Atharratzetik Bilbora, martiaren 19tik 29ra” »

Blog
24. Korrikarren abestia

24. Korrikarren abestia

Abenduaren 11n, AEK-k 24. Korrikarren abestia aurkeztu dau. Hain zuzen, kantaren izena “Xiberutikan mendebaldera” da, eta Zetak da egitea. Reparazegaz batera, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariek hartu dabe parte. Egilea, musikaz eta letrak ez ezik, eta bideokliparen zuzendaritza-beharraz bere arduratu da. 2026ko Korrika, 24garrena, martiaren 19tik 29ra izango da, Atharratzetik hasi eta Bilbora arte….

Irakurri gehiago “24. Korrikarren abestia” »

Blog
Abenduaren 27ko Pizkundea ekitaldiaren bideoa

Abenduaren 27ko Pizkundea ekitaldiaren bideoa

Zapatuan, abenduak 27, 6.500 pertsona inguru batu ziren Bilbao Arenan, hain zuzen, Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldian. Saioan danatarikoa egon zan: berbaldiak, musika emonaldiak, antzezleak, bertsolariak, aldarrikapenak, euskeraren datuak, etorkizunerako proiekzioak… Amaitzeko, Kontseiluak proposamen bat aurkeztu eban, Euskaltzaleon gida izenekoa. Bideo honetan ekitaldi osoa ikusi daiteke:

Blog
AEK-k 24. KORRIKAren ibilbidea ezagutzera emon dau

AEK-k 24. KORRIKAren ibilbidea ezagutzera emon dau

Edizino honetan, lasterketa Atharratzetik aterako da 2026ko martiaren 19an, eta, hamaka egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an; gitxi gorabehera 2175 kilometro izango dira eta 460 herri igaroko dauz. Korrika euskeraren aldeko lasterketa erraldoia da. Hamaka egunez, lotu barik, Korrikak Euskal Herria zeharkatzen dau. Ekimena AEK-k ipini eban abian 1980an…

Irakurri gehiago “AEK-k 24. KORRIKAren ibilbidea ezagutzera emon dau” »

Blog
Anduezak D eredua jomugan jarri du

Anduezak D eredua jomugan jarri du

PISA txostenaren datu txarren haira, Eneko Anduezak (PSE-EEko idazkari nagusia) esan dau Euskadi Irratian “ikasleek emaitza hobeak lortzen dituztela probak beren ama hizkuntzan egiten dituztenean”. Era berean, beste aditu batzuk bere (adibidez, Lucas Gortazar ikertzaileak) adierazi dabe ama hizkuntza ez dan hizkuntza batean ikasteak (kasu honetan, D eredu orokortuan gaztelania hiztunentzat) zuzenean eragin daikioela ikaslearen…

Irakurri gehiago “Anduezak D eredua jomugan jarri du” »

Blog
Batzordeak urte zoriontsua opa dotsue euskaldun guztioi!

Batzordeak urte zoriontsua opa dotsue euskaldun guztioi!

Antxineko herrientzat urtea borobila zan. Sasoi honetan, abenduak 21-22, bizitza hiltzera zihoala emoten zaun, honeek urteko egun laburrenak direzelako. Baina hemendik aurrera eguna luzatzen hasten da, eta horregatik ospakizun handiak egiten dira, bizitza barriz jaio dalako. ZORIONAK ETA URTE BARRI ON!

Blog

Batzordearen agurra

Hasteko, eskerrak emon gura deutsueguz aldez aurretik webgune hau irakurtearren, gaur egun ez baita erreza hausnarketa egiteko astia topetea. Gatikako Euskera Batzordetik zuengana joten dogu sano kezkatuta gagozelako herrian euskerak daukan egoeragaz, eta zuen laguntza eskatu gura deutsuguelako. Orain dala hamarkada gitxi batzuk, euskeraz bizi ginan, baina belaunaldi batean erderak gure hizkuntza ordezkatu dau; eta…

Irakurri gehiago “Batzordearen agurra” »

Batzordea
Batzordearen kartela

Batzordearen kartela

Euskeraren egunerako kartel bat egitea erabagi genduan. Kartelak Batzordearen logoaren osagarriak batzen dauz: “euskera bizirik” leloa, lurra (Gatika), eguzkia (euskera) eta zerua (denboraren igarotea). Beharra taldean egin genduan, eta Gatikako liburutegia erabili genduan lantegi modura.

Blog
Bertatik Bertara: ondo etorri euskeraren herrira!

Bertatik Bertara: ondo etorri euskeraren herrira!

Uda honetan bere, UEMAk “Bertatik bertara” kanpaina ipini dau abian, bisitariei eta zerbitzu sektoreko eragileei ikusarozteko, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauena euskera dala. Horretarako, hainbat mahai-gaineko eta diptiko banandu dabez ostalarien artean. Aurten, ganera, ohiko hiztegi txikiez ganera, euskerazko musika zerrendak bere egin dauz UEMAk: bidaiaren soinu banda bisitarientzat, eta euskerazko musikagaz osatutako zerrendak…

Irakurri gehiago “Bertatik Bertara: ondo etorri euskeraren herrira!” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 2 3 4 … 11 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme