Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Unibertsitatera sartzeko probako 1.778 euskara azterketa berrikusteko eskatu dute Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak zahar etxeetarako hizkuntza eskakizunak “gehiegizkotzat” jo ditu Albisteak
  • Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du AZKUE Fundazioak Euskararen Etxean Albisteak
  • Eusko Jaurlaritzak LANERA ENPRESA SAREA aktibatu du, lan-munduan euskararen erabilera indartzeko enpresen arteko lankidetza-sare egonkorra Albisteak
  • 300.000 euskaldun gehiago 2036rako: euskalduntzearen erritmoa bikoizteko erronka Albisteak
  • Eusko Jaurlaritzak “Euskara Bonua” aurkeztu du, euskara ikasteko doako eredu berria Albisteak
  • Abizenak euskalduntzeko kanpaina abiarazi dute UEMAk eta Nafarroako hainbat udalek Albisteak
  • ELAren azterketa: euskararen aurkako oldarraldia ulertzeko jakin beharreko guztia Albisteak

Etiketa: AEK

Orientazinoa familian Butroin

Orientazinoa familian Butroin

Uribe Butroeko Berbalagunak orientazino proba familian antolatu dau Butroin. Saioa 2,5 ordu ingurukoa izango da izango, eta zailtasun maila desbardinak egongo dira umeek parte ahal izateko. Ura, hamaiketakoa eta Smartphonea (ezinbestekoa) eroan behar dira, Parte harteko izena emon behar da maiatzaren 22ra arte (688 875 481). Berbalaguna AEKren egitasmoa da, euskera praktikatzeko guneak sortzeko.

Agenda
23. KORRIKAren agenda Gatikan

23. KORRIKAren agenda Gatikan

KORRIKA dala eta, beste ekimen batzuk bere antolatu dira herrian. Gaztetxokoak “Korrikaren tailerra” antolatu dau. Urtxintxa Eskolaren eskutik, umeek eta gaztetxoek herriz-herri joango dira toki bakotxeko jolasak eta abestiak ezagutzen. Eta Berbalagunak “Oihaletxea” dokumentala ipiniko dau, non Seaskako ikastetxearen Azterketak Euskaraz kolektiboaren ibilbidea, helburuak eta ekimenak azaltzen dira. Hemen dokumentalaren ganeko informazino gehiago: www.argia.eus​​

Agenda
23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21eko goizaldean pasauko da Gatikatik.​​​ Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Korlen Jataberantz abiatuko da. Ikusi ibilbidea KORRIKAren webgunean: www.korrika.eus​​ ​​Ostean, armozua egon da liburutegian!

Blog
KORRIKAren petoa salgai

KORRIKAren petoa salgai

Erosi 23. KORRIKAren petoa:

Blog
23. KORRIKA Irunen hasiko da martiaren 14an eta Baionan amaitu 24an

23. KORRIKA Irunen hasiko da martiaren 14an eta Baionan amaitu 24an

Zer da Korrika? KORRIKA euskeraren alde egiten dan karradera erraldoia da. Ekimena AEKren egitasmoa da, eta helburua euskeraren aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko beharra indartzeko dirua batzea da. Bi urtez behin egiten da, eta Euskal Herri dana zeharkatzen dau 11 egunetan edo. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izaten dira….

Irakurri gehiago “23. KORRIKA Irunen hasiko da martiaren 14an eta Baionan amaitu 24an” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 2

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme