Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Kataluniako Gobernuak katalana kontuan hartzea eskatu du migratzaileen Espainiako erregularizazio ezohikoan Albisteak
  • Mate.eus, matematika esperimentatuz ikasteko euskaraz Albisteak
  • Gipuzkoako Diputazioak administrazioko goi mailako teknikariei C2 maila eskatzea «gehiegizkoa» da, epai baten arabera Albisteak
  • Gaztelaniazko liburu salmenta gora (+%16,7), euskarazkoena behera (-%5,2) Albisteak
  • Auzitegiek gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea debekatu nahi dute Albisteak
  • Zabaldu da 2026ko Laburbiraren edizinora beharrak aurkezteko epea Albisteak
  • Kike Amonarriz: “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Albisteak
  • Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak Albisteak

Etiketa: Ikasi

Sinonimoak ez diren berbak

Sinonimoak ez diren berbak

Antzekoak emoten daben berbak baliokidetzat hartzen doguz usu, baina ez daukie beti esangura bera. Hizkuntzaren erabilera zainduan, ñabardura horreek kontuan hartzea funtsezkoa da, mezua zehaztasunez emoteko. UEMAren zezeileko trebakuntza fitxan, eguneroko erabileran nahastu ohi diren zenbait berba-bikote batu dabez, bakotxaren esangura eta funtzinoa argitzeko asmoz. Adibide laburren bidez, bereizketa horreek hobeto ulertzen lagundu gura dabe….

Irakurri gehiago “Sinonimoak ez diren berbak” »

Blog
2024-2025 Berbalaguna

2024-2025 Berbalaguna

Euskera praktikau gura badozu, baina ez badaukazu nogaz egin; edo euskeraduna izanda euskeraz bizitzeko aukera barrien bila bazabiltza, emon izena Berbalagunean!​ Berbalagun proiektua euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei. Honeek dira Berbalagunaren ezaugarriak: Berbalagunean parte hartzeko, izena emon…

Irakurri gehiago “2024-2025 Berbalaguna” »

Blog
Ikasturte honetan animeu zaitez euskera ikastera!

Ikasturte honetan animeu zaitez euskera ikastera!

Oraintsu Iñaki Iurrebasok, soziologoa eta UEMAko teknikaria, emon dauzen datuen arabera, euskera erabilteko ozpopo handiena hizkuntza-gaitasuna da. Zenbatekoek argi esaten dabe: 16 urtetik gorako Euskal Herriko hiztunen % 30,4k bainok ez daki euskeraz, eta beste % 69,8k ez (2021). Baina benetan erosotasunez berba egiten daben hiztunak % 7,9 baino ez dira. Ganera, guztiok batera bizi…

Irakurri gehiago “Ikasturte honetan animeu zaitez euskera ikastera!” »

Blog
Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan

Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan

Urte guztietan lez, Gatikako Udalak eta ​​AEK-k euskera herrian ikasi edo hobetzeko ikastaroak ipintzen dauz herritarren eskura. Ikasturte honetan, azpiko honeek izengo dira ikastaroaren ezaugarriak: ​• Mailak: A2 eta B1• ​Egunak: 3 egun astean (6 ordu guztira)• Orduak: 19:20-21:20• Datak: urritik bagilera (orotara 200 klase ordu)• Prezioa: 460€ *Gitxienez 6 lagunek emon behar dabe izena klaseak Gatikan emoteko. ​Interesauta dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean…

Irakurri gehiago “Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan” »

Blog
2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan

2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan

Eusko Jaurlaritzak 3,9 milioiko diru-laguntzak emongo dauz A1 eta C1 komunikagaitasunak (16-18 urteko gazteetzat bigarrena) 2024/25 ikasturtean debalde izan daitezen. Gaur egun, euskaltegietako ikasleen % 10 inguru etorkinak dira eta % 12 beste autonomia erkidegoetakotatik etorritakoak. Talde horietako ikasleak gitxika gero eta gehiago dira. Horregaitik, 2024/25 ikasturtean A1 komunikagaitasun-maila eskuratzeko ikastaroa debalde izango da. Matrikula…

Irakurri gehiago “2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan” »

Blog
INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma

INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma

HABEk euskara ikasteko eta irakasteko INGURA plataforma digitala sortu dau. Ikastaroek bideoetan oinarritutako azalpen eta ariketa franko eskaintzen dabez, bai eta jarduera mota ugari eta tutoritza bere. Ikasleek hasiera-hasieratik daukie berbetan hasteko aukera, eta bakarrik zein taldean ikasi daiteke. Aurten, A1 mailako ikastaroa dago prest. Baina, gero, hurrengo maila guztiak (C1 mailara arte) egongo dira…

Irakurri gehiago “INGURA: euskera dohainik ikasteko eta irakasteko plataforma” »

Blog

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme