Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form

Etiketa: UEMA

UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan

UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan

Gatika UEMAren barruan dago 1991. urtetik. Eta orain mankomunidadeko kide dala adierazten dauzen kartelak ipini dabez herrian; hain zuzen, bat elizaldean eta beste biak herrira sartzeko errepide nagusietan. UEMA, izenak dinoen moduan, udalerri euskeldunen mankomunidadea da; kide izateko biztanleen %70etik gora euskelduna izan behar da. 1991n sortu zan udalerri euskeldunetan euskeraz bizitzeko baliabideak eskaintzeko. Hasiera…

Irakurri gehiago “UEMAren kartelak ipini dabez Gatikan” »

Blog
Ongi etorri euskararen herrira!

Ongi etorri euskararen herrira!

Bosgarren aldiz, uda sasoian UEMAk abian ipini dau “Bertatik Bertara” kanpaina, Egitasmoa batez bere bisitariei zuzenduta dago, bertoko produktuen, paisaiaren eta ganerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauena euskera dala azpimarratzeko. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta beharginentzat hainbat baliabide prestau dauz: mahai-ganekoak, euskera aritzeko oinarrizko hiztegitxoa, esku-orriak… Aurten ganera, ‘Nire…

Irakurri gehiago “Ongi etorri euskararen herrira!” »

Blog
Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Gatikako Udalak eta UEMAk herriko alkarteekaz lanketa bat ipini dabe abian euskararen erabilera indartzeko. Alkarteek eragiteko ahalmen handia daukie herrian, hainbat pertsona batu eta ekimen antolatzen dabez eta. Horregaitik, saio batzuk egingo dira eurekaz, kontzientziazinoa pizteko eta baita hizkuntza-irizpide batzuk adosteko bere. Hasteko, galdetegi bi betetzea eskatzen jake euskararen erabilera alkarteetan neurtzeko:  • Elkartearen galdetegia: https://forms.gle/V5tyBWEgzvbk3QFa7• Hezitzaileen/entrenatzaileen galdetegia: https://forms.gle/VZt53vrCKCR2pxif8​

Blog
Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan

Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan

Aurten UEMAren Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan izango da. Ekitaldia urte biro egiten da mankomunidadeko herriak batu, eta egoera aztertzeko. Oraingoan, UEEren egitarauaren barruan, Euskararen aldeko olatu berriak sortzeko gakoak izenburupean, euskara taldeen topaketa antolatu dabe, egungo egoera aztertu, alkar ezagutu eta egiten dabenaren barri emon, eta erronka barriei heltzeko gakoak asmatzeko. UEMAk eta Lesakako Udalak…

Irakurri gehiago “Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan” »

Agenda
Salto! gazteentzako udaleku euskaldunak

Salto! gazteentzako udaleku euskaldunak

Aurten bere, UEMAk Salto! gazteentzako udalekuak antolatu dauz. Ekimen honen helburua udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da.Aurten bi txanda izango dira: bata bagilaren 24tik garagarrilaren 2ra, eta bestea garagarrilaren 4tik 12ra. Ekimena ibiltaria izango da; hain zuzen, Arantzatik Elizondorako bidea egingo dabe. Izena emoteko epea zabalik egongo da martiaren 31ra arte….

Irakurri gehiago “Salto! gazteentzako udaleku euskaldunak” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 2

Copyright © 2025 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme