- Sinonimoak ez diren berbak
egilea BatzordeaAntzekoak emoten daben berbak baliokidetzat hartzen doguz usu, baina ez daukie beti esangura bera. Hizkuntzaren erabilera zainduan, ñabardura horreek kontuan hartzea funtsezkoa da, mezua zehaztasunez emoteko. UEMAren zezeileko trebakuntza fitxan, eguneroko erabileran nahastu ohi diren zenbait berba-bikote batu dabez, bakotxaren esangura eta funtzinoa argitzeko asmoz. Adibide laburren bidez, bereizketa horreek hobeto ulertzen lagundu gura dabe…. - Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika sarean jarri dau
egilea BatzordeaLabayru Fundazioak bizkaieraren gramatika jarri dau sarean Labayru Gramatika izenagaz. Tokiak bizkaieraren ezaugarri morfologikoak, sintaktikoak eta ortotipografikoak jasotzen dauz, idatzizko zein ahozko erabilerari arreta berezia eskainiz, eta zalantzak argitzeko tresna praktiko modura pentsatua dago. Urteetako ikerketa eta beharraren emaitza da argitalpena, eta helburu argia dauka: bizkaiera hobeto ezagutu, adibideak jarri eta egitura bakotxa bere erabilera…Irakurri gehiago “Labayru Fundazioak bizkaieraren gramatika sarean jarri dau” »
- D ereduan matrikulatzeko kanpaina
egilea BatzordeaUrtero lez, Gatikako Udalak Alkarbideko aurrematrikulazino kanpainan parte hartzen dau, 2-3 urteko umeak euskerazko hezkuntza-ereduan (D eredua) matrikulatzeko. Kanpaina 2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazino aldiagaz bat dator, zein aurten zezeilaren 2tik 13ra izango baita. Holan, 2-3 urteko seme-alabak daukiezen herriko familiek “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” gutuna eta Irria aldizkariaren abenduko alea jasoko dabez. Gurasoentzako Alkarbideren gutuna (bi) [PDF… - AEK-k 24. KORRIKAren ibilbidea ezagutzera emon dau
egilea BatzordeaEdizino honetan, lasterketa Atharratzetik aterako da 2026ko martiaren 19an, eta, hamaka egunez Euskal Herri osoa igaro ostean, Bilbon amaituko da, hil bereko 29an; gitxi gorabehera 2175 kilometro izango dira eta 460 herri igaroko dauz. Korrika euskeraren aldeko lasterketa erraldoia da. Hamaka egunez, lotu barik, Korrikak Euskal Herria zeharkatzen dau. Ekimena AEK-k ipini eban abian 1980an…Irakurri gehiago “AEK-k 24. KORRIKAren ibilbidea ezagutzera emon dau” »
- Euskaltzaleon gida: euskeraren aldeko jarrerak
egilea BatzordeaAbenduaren 27ko ekitaldiaren ostean, Euskalgintzaren Kontseiluak “Euskaltzaleon gida” izeneko idatzia aurkeztu dau, non euskaldunok hartu beharreko euskeraren aldeko jarrera batzuk proposatzen dauz: Euskaltzaleon gida · Euskalgintzaren Kontseilua - Abenduaren 27ko Pizkundea ekitaldiaren bideoa
egilea BatzordeaZapatuan, abenduak 27, 6.500 pertsona inguru batu ziren Bilbao Arenan, hain zuzen, Euskalgintzaren Kontseiluak antolatutako Pizkundea ekitaldian. Saioan danatarikoa egon zan: berbaldiak, musika emonaldiak, antzezleak, bertsolariak, aldarrikapenak, euskeraren datuak, etorkizunerako proiekzioak… Amaitzeko, Kontseiluak proposamen bat aurkeztu eban, Euskaltzaleon gida izenekoa. Bideo honetan ekitaldi osoa ikusi daiteke: - 24. Korrikarren abestia
egilea BatzordeaAbenduaren 11n, AEK-k 24. Korrikarren abestia aurkeztu dau. Hain zuzen, kantaren izena “Xiberutikan mendebaldera” da, eta Zetak da egitea. Reparazegaz batera, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariek hartu dabe parte. Egilea, musikaz eta letrak ez ezik, eta bideokliparen zuzendaritza-beharraz bere arduratu da. 2026ko Korrika, 24garrena, martiaren 19tik 29ra izango da, Atharratzetik hasi eta Bilbora arte…. - “Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekitaldi erraldoia
egilea BatzordeaEuskalgintzaren Kontseiluak euskeraren aldeko ekitaldi erraldoia antolatu dau abenduaren 27an. “Euskaraz bizitzeko Pizkundea” lelopean, Kontseiluak milaka euskaltzale batu gura dauz Bilbon gure hizkuntzari arnas barria emoteko. Era berean, saioan euskeragaz lotura daukien makina bat pertsonalidade egongo dira: kulturgileak, antzezleak, bertsolariak… Ekitaldia kultur kutsukoa izango da, hitzartzeak eta musika uztartuz. Izan bere, hamarkadatan euskeraren taupadaren parte…Irakurri gehiago ““Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekitaldi erraldoia” »
- Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika!
egilea BatzordeaEuskal Herrian Euskaraz alkarteak, abenduaren 6an, Euskararen Errepublikaren alde kaleak hartzeko deialdia egin dau. Euskalgintzako eragile nagusien arabera, euskera larrialdi egoeran dago, eta euskaltzaleon pizkunde barria behar beharrezkoa dala azpimarratu dabe. Horregaitik, EHEk euskaldunok jasaten dogun zapalkuntzari aurre egitera eta mozilizatera animetan dauz herritarrak. Informazino guztia EHE alkartearen webgunean dago: https://ehe.eus Gora Euskararen Errepublika! Euskal…Irakurri gehiago “Euskaraz bizitzeko euskararen errepublika!” »
- 2025eko Durangoko Azoka
egilea BatzordeaUrtero egiten dan lez, aurten bere abenduaren zubian Durangoko Azoka egingo da. Hain zuzen, aurten 60. edinizona izango da, eta antolatzaileek urte guzti honeen ibilbidea egingo dau. Azkenaldian urtero lelo barri bat asmatzen bazeben bere, hemendik aurrera “Kulturaren jaialdia” lerroburua betirako ixtea erabagi dabe, Gaztelurrutieren berbetan, Durangoko Azoka kulturaren jaialdia da “herritarrei nortasun kulturala bizitzeko,…
