Oraintsu Iñaki Iurrebasok, soziologoa eta UEMAko teknikaria, emon dauzen datuen arabera, euskera erabilteko ozpopo handiena hizkuntza-gaitasuna da. Zenbatekoek argi esaten dabe: 16 urtetik gorako Euskal Herriko hiztunen % 30,4k bainok ez daki euskeraz, eta beste % 69,8k ez (2021). Baina benetan erosotasunez berba egiten daben hiztunak % 7,9 baino ez dira.
Ganera, guztiok batera bizi gara. Gune euskeradunetan bere hainbat herritar erdeldun elebakarrak dira, eta ondorioz, euskera egiteko egoerak sano gitxitan emoten dira. Eta erabilera eta erraztasuna guztiz lotuta dagoz. Hain zuzen, Iurrebasorentzat erabilera hizkuntza-gaitasunaren motorra da: hizkuntza bat ezin da ikasi erabili barik, eta zenbat eta gehiago erabili, orduan eta hobeto egingo dogu berba. Are gehiago, gaitasuna ahuldu egingo da gitxi erabilten badogu (eta ahaztu bere egin daikegu). Era berean, hizkuntza batean zenbat eta gaitasun handiagoa euki, orduan eta gehiago erabiliko dogu; zenbat eta gehiago erabili, orduan eta gaitasun handiagoa izango dugu. Holan, nahiz eta azken hamarkadetan euskeraren ezagutza handitu egin dan, erraztasuna galdu egin da.
Beraz, euskerak bizirik iraun daian gura bagogu lehenengo urratsa ikastea da. Ez daigun ahaztu euskera Euskal Herriko jatorrizko hizkuntza dala; gure nortasunaren bizkarrazurra da. Gaur egun, hizkuntza gehiago daukaguz gure herrian, baina artezkoena hizkuntza biak alkarregaz harmonian bizitea izango litzateke. Eta horretarako herritar guztiok elebidunak izan beharko geintekez. Legeak bere hizkuntza biak ofizialak izendatzen dauz (Euskadiko 1979ko Autonomia Estatutua, 6. artikulua).
Heldu da iraila eta sasoi aproposena da boligrafoa eta koadernu barria erosteko eta euskaltegian izena emoteko. Euskal Herri osoan euskera ikasteko makina bat aukera dauz, bakotxak aukera ezberdinak jartzen dizkizu eskura eta ziur zure beharretara egokitzen den ikastaroren bat aurkitzen duzula. Aukeratu zuretzat egokiena dena eta ikasi euskara.
Aurrez aurre
Ikastaroak online
Informazino gehiago: http://www.euskadi.eus