Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Kike Amonarriz: “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Albisteak
  • Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak Albisteak
  • “Euskararen auzia despolitizatzearen ondorioak orain ari gara ikusten” Albisteak

Egilea: Batzordea

2025eko Euskaraldian izena emoteko epea

2025eko Euskaraldian izena emoteko epea

Gatikako Euskaraldiak abian ipini dau 2025eko Euskaraldian izena emoteko publizidade kanpaina. Euskaraldia Euskaltzaleen Topaguneak (gaur Taupa) asmau eban 2018an, euskeraren erabilera handitzeko helburuagaz. Ohikoa da euskaldunek ezezagunen aurrean erdera erabiltea. Adituen esanetan, hizkuntza gitxiagotuen hiztunei, besteak bere hizkuntza egiten dauen ala ez, ez jakiteak estres linguistikoa eragiten deutse, eta ondorioz, guztiok ulertzen daben hizkuntza nagusia…

Irakurri gehiago “2025eko Euskaraldian izena emoteko epea” »

Blog
Gorenak baliogabetu egin ditu udalek euskaraz jardun ahal izateko artikulu batzuk

Gorenak baliogabetu egin ditu udalek euskaraz jardun ahal izateko artikulu batzuk

Albiste hau Berria egunkariatik hartu dogu: Gorenak ere baliogabetu egin ditu udalek euskaraz jardun ahal izateko artikulu batzuk, PPren eskariz atzera botatakoak Gorenak ere baliogabetu egin ditu udalek euskaraz jardun ahal izateko artikulu batzuk, PPren eskariz atzera botatakoak PPk auzitara jo ondoren, EAEko Auzitegi Nagusiak sententzia bat eman zuen EAEko udal legea euskararen arloan garatzeko…

Irakurri gehiago “Gorenak baliogabetu egin ditu udalek euskaraz jardun ahal izateko artikulu batzuk” »

Blog
Errenta-aitorpena euskeraz

Errenta-aitorpena euskeraz

​Urtero moduan, garai honeetan, UEMAk errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpaina​ abiarazo dau. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena (2024. urteari dagokiona) apirilaren 10etik…

Irakurri gehiago “Errenta-aitorpena euskeraz” »

Blog
Gatikako Hamaikakoa agerian

Gatikako Hamaikakoa agerian

Martiaren 28an, barikua, Gatikako Euskaraldiarari hasiera emon jakon. Saioa Intxurtxu Dantza Taldearen erakustaldiagaz hasi zan, eta jai giroan amaitu Roberto Etxebarria eta musika taldearen soinuagaz. Tartean, eskerrak eta ariketaren ganeko azalpen batzuen ostean, Gatikako Hamaikakoa emon zan ezagutzera. Ezagutu gura dozuez? 2025eko Hamaikakoa herritar honeek osatuko dabe: Alazne eta Amets, Alicia, Ekaitz, Aloña, Igor, Amaia,…

Irakurri gehiago “Gatikako Hamaikakoa agerian” »

Blog
Euskaraldian izena emoteko epea zabalik

Euskaraldian izena emoteko epea zabalik

Taupak martiaren 15ean ireki dau norbanakoek Euskaraldian izena emoteko epea. Egitasmoaren laugarren edizinoa maiatzaren 15etik 25era egingo da. Euskaraldia euskeraren erabilera aktibatzeko mugimendua da, edo beste era batera esanda, euskera gehiago erabilteko ariketa praktikoa. Irati Iciar Taupako lehendakariak dinoen moduan, “urte askotan euskararen ezagutzan jarri da foko nagusia eta premiazkoa da erabilera sustatuko duen paradigma…

Irakurri gehiago “Euskaraldian izena emoteko epea zabalik” »

Blog
Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak

Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak

Aurten bere UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuak antolatu dauz. Egitasmoaren helburua gaztetxoen artean asialdian euskeraz berba egiteko aukera emotea da, euskaldun gisa ahalduntzeko eta kontzientziatzeko, eta baita udalerri euskaldunetako gazteek alkar ezagutzeko eta saretzeko. Hain zuzen, Salto! euskeraz gozatzeko une eta gune dibertigarria, alaia eta gertukoa da. Udalekuak ibilbariak dira. Oraingoan, Tolosaldean eta Goierrin…

Irakurri gehiago “Salto!: udalerri euskaldunetako gaztxoentzako udalekuak” »

Blog
“Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk

“Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk

UEMAk “Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazo dau, aurreiritziak albo batean itxi, eta etorribarriei bere euskeraz egiteko. Gaur egun, beste herrialdeetatik etorritako herritar asko daukaguz Euskal Herrian, eta ohikoa izaten da honeek euskeraz ez dakitela pentsatzea. Baina asko bertoko izateko asmoagaz etorri dira, eta euskera ikasten egundoko ahalegina egiten dabe. Horregaitik, euskeradun barri honeek eureri…

Irakurri gehiago ““Egin nirekin ere euskaraz!” kanpaina abiarazi du UEMAk” »

Blog

D ereduan matrikulatzeko kanpaina

Gatikako Udalak urtero bat egiten dau Alkarbideren aurrematrikulazino​ ​​kanpainagaz, 2-3 urteko umeak euskerazko hezkuntza-ereduan (D eredua) izena emon daien. Kanpaina 2025-2026 ikasturteko aurre-matrikulazino aldiagaz bat dator, zein aurten zezeilaren 4tik 14ra izango baita. Holan, 2-3 urteko seme-alabak daukiezen herriko familiek “Euskaraz bizi, euskaraz ikasi” gutuna eta Irria aldizkariaren abenduko alea jasoko dabez.

Blog
Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko

Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko

Gatikako Euskaraldiaren batzordeak “HAMAIKAKOA” osatzeko deialdia zabaldu dau. Maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren laugarren edizinoa egingo da, eta Taupak, ekimenaren antolatzailea, herri bakotxak bere “hamaikakoa” izatea proponidu dau. Horretarako, Batzordea hamaka herritarren bila dabil. Baina, zer da “hamaikakoa”? Izenak dinoen moduan, hamaka laguneko taldea da. Tauparen berbetan “ekimenaren enbaxadoreak dira, eta herritarren parte hartzea aktibauko dabe”….

Irakurri gehiago “Gatika hamaka lagunen bila HAMAIKAKOA egiteko” »

Blog
Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa

UEMAk Gatikako Eskolako ikasleen hizkuntza-erabileraren neurketa egin dau. Guztira 187 elkarrizketa behatu dauz jolasgaraian, eta horietan 655 solaskideren hizkuntza-erabilera jaso dabe. Gauzak holan, solaskide horietatik 239 euskeraz aritu dira, 327 gaztelaniaz eta 89 elebiz. Ehunekoetara ekarrita, alkarrizketen % 36,5 euskeraz izan dira, % 45,5 gaztelaniaz eta % 9,9 elebiz. Bestalde, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren…

Irakurri gehiago “Gatikako Eskolako umeen hizkuntza-erabileraren neurketa” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 … 3 4 5 … 10 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme