Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Selektibitateko Euskarako nota kontuan hartu gabe onartu behar izan dute ikasle bat EHUn, aparteko plaza sortuta Albisteak
  • Biziberritze prozesuan dauden Hizkuntzen Federazioa bultzatuko dute Eusko Jaurlaritzak eta Garabidek Albisteak
  • Zinema ‘Euskaltzaindiaren Hiztegia’n Albisteak
  • ELAk ‘euskarafobia gida’ argitaratu eta salaketa txokoa jarri du martxan Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi du Jaurlaritzak ezin dizkiela eskatu azpikontratatutako enpresei funtzionarioen “baldintza linguistiko berberak” Albisteak
  • Espainiako Auzitegi Konstituzionalak ez du ebatziko EAEko hizkuntza eskakizunen derrigortasunaz Albisteak
  • Hitzarmenen %83k baino gehiagok ez ditu euskaldunen hizkuntza eskubideak babesten Albisteak
  • Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko Albisteak

Egilea: Batzordea

Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko

Euskal Enplegu Publikoaren legea zertan aldatzen den euskararekiko

Aste honetan albiste izan da Euskal Enplegu Publikoaren legean euskararen eskakizunaren inguruan akordioa egin dutela EAJk eta EH Bilduk, ez erabateko adostasunarekin (EH Bilduren aukera abstentzioa izan baita), baina bai EAJk aurkeztutako aldaketak aurrera egiteko moduan (eta beste alderdien kontrakotasun nabarmenarekin). Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/26Iturria: https://sustatu.eus

Albisteak
Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen

Gaur, ehunka pertsona elkartu gara «Justizia euskararentzat, euskara guztiontzat» lelopean Euskalgintzaren Kontseiluak Bilboko, Donostiako eta Gasteizko EHUren campusetan deitutako hiru elkarretaratzeetan. Bertan, salatu dute unibertsitatera sartzeko probetan zenbait ikaslek lortutako emaitza eskasak euskararen normalizazioaren aurkako oldarraldia hezkuntzara hedatzeko baliatu duela botere judizialak, euskarari uko egitea sarituz eta pribilegiatuz. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/07/2Iturria: Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena…

Irakurri gehiago “Euskararen aurkako oldarraldiaren hedapena salatu eta euskarazko eredua orokortzea eskatu dugu ehunka lagunek Bilbon, Donostian eta Gasteizen” »

Albisteak
Helegitea jarri dutenen USaPeko euskara notak kontuan ez hartzeko agindu dio epaitegiak EHUri

Helegitea jarri dutenen USaPeko euskara notak kontuan ez hartzeko agindu dio epaitegiak EHUri

Euskarako azterketa gainditu ez zuten hainbat familiek jarritako helegiteak aintzat hartu dituzte Bilboko zenbait epaitegik, eta ofizioa igorriko diote EHUri, bataz besteko nota egiterakoan euskaran ateratako emaitza kontutan ez hartzeko. EHUk aurreratu du errekurtsoa aurkeztu duela. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/29Iturria: https://www.naiz.eus

Albisteak
Euskara azterketetako emaitzak berrikusi eta gero, “zerotik gertuko notetan” geratu dira ikasleak

Euskara azterketetako emaitzak berrikusi eta gero, “zerotik gertuko notetan” geratu dira ikasleak

Selektibitateko azterketetan egindako berrikusketen emaitzak jakinarazi ditu EHUk. Euskara eta Literatura II ikasgaiko azterketan zero atera zutenek ez dute alde handirik atera bigarren zuzenketan, nahiz eta 76tik 11ra jaitsi diren zero atera dutenak. EHUko errektore Joxerramon Bengoetxeak berrikuspen prozesuak “normaltasun osoz” funtzionatu duela adierazi du, eta gogoratu du hautaproba berrietan ortografia akatsak kontuan hartu dituztela….

Irakurri gehiago “Euskara azterketetako emaitzak berrikusi eta gero, “zerotik gertuko notetan” geratu dira ikasleak” »

Albisteak
Baskoierazko zenbaki baten lehen lekukoa izan daitekeen idazkun bat agertu da Irulegin

Baskoierazko zenbaki baten lehen lekukoa izan daitekeen idazkun bat agertu da Irulegin

Idazkuna 2020an aurkitu zuten Nafarroako Irulegiko aztarnategian, Irulegiko eskua agertu zen etxe berean. Ostegun honetan azaldu dute Iruñean horiei buruzko ikerketa, eta baliteke aztertutako inskripzioa baskoierazko lehen zenbakia izatea: abaŕ, euskarazko hamar litzatekeena. Egilea: Xabier Letona BiteriArgitalpen-data: 2026/06/25Iturria: Baskoierazko zenbaki baten lehen lekukoa izan daitekeen idazkun bat agertu da Irulegin

Albisteak
Euskadik euskararen eta hizkuntza gutxituen papera aldarrikatu du adimen artifizialaren etorkizunean Euskorpora Summit 2026 jardunaldian

Euskadik euskararen eta hizkuntza gutxituen papera aldarrikatu du adimen artifizialaren etorkizunean Euskorpora Summit 2026 jardunaldian

Bilbon egin den topaketak Europako adituak, erakundeak, enpresak eta ikertzaileak bildu ditu hizkuntza-teknologien eta adimen artifizialaren erronkei buruz hausnartzeko. Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordeak nabarmendu du hizkuntzek “beren etorkizuna ere jokoan” dutela aro digitalean, eta euskararen gaitasun digitalak indartzeko beharra azpimarratu du. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/11Iturria: https://www.euskadi.eus

Albisteak
Unibertsitatera sartzeko probako 1.778 euskara azterketa berrikusteko eskatu dute

Unibertsitatera sartzeko probako 1.778 euskara azterketa berrikusteko eskatu dute

Bilbon egindako agerraldi batean eman ditu Bengoetxeak azalpenak, eta nabarmendu du prozesu guztian «inpartzialtasuna eta neutraltasuna» bermatuko dutela. Egilea:Arantxa Elizegi EgilegorArgitalpen-data: 2026/06/18Iturria: https://www.berria.eus

Albisteak
Espainiako Auzitegi Gorenak zahar etxeetarako hizkuntza eskakizunak “gehiegizkotzat” jo ditu

Espainiako Auzitegi Gorenak zahar etxeetarako hizkuntza eskakizunak “gehiegizkotzat” jo ditu

Gipuzkoako Foru Aldundiaren helegitea ez du aintzat hartu Espainiako Auzitegi Gorenak, Kabia erakundeak biltzen dituen zahar etxeetako lanpostuen %92an hizkuntza eskakizunak ezartzea “gehiegizkoa” dela ebatzita. CCOO sindikatuak eta Ignacio López Lera abokatuak eraman dute kasua Auzitegi Gorenera. Egilea:Onintza Irureta AzkuneArgitalpen-data: 2026/06/19Iturria: Espainiako Auzitegi Gorenak zahar etxeetarako hizkuntza eskakizunak “gehiegizkotzat” jo ditu

Albisteak
Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du AZKUE Fundazioak Euskararen Etxean

Hamarratz ingurune digitalari buruzko eskola-programa abiatuko du AZKUE Fundazioak Euskararen Etxean

AZKUE Fundazioaren eskola-programa berritzailea da; teknologia modu kontziente eta arduratsuan, eta, euskaraz erabiltzen ikasteko espazioa da. Bi orduko saio dinamikoan, ikasleek ingurune digitala ulertu, zalantzan jarri eta eraldatzeko baliagarriak izango zaizkien tresnen berri izango dute.. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/06/4Iturria: https://azkuefundazioa.eus

Albisteak
Eusko Jaurlaritzak LANERA ENPRESA SAREA aktibatu du, lan-munduan euskararen erabilera indartzeko enpresen arteko lankidetza-sare egonkorra

Eusko Jaurlaritzak LANERA ENPRESA SAREA aktibatu du, lan-munduan euskararen erabilera indartzeko enpresen arteko lankidetza-sare egonkorra

Sektore desberdinetako 80 enpresa inguru batu dira gaur Arabako Parke Teknologikoan euskararen erabilera sustatzeko enpresen arteko komunitate eta lankidetza-sare bat martxan jartzeko helburuz. Aitor Aldasoro, Hizkuntza Politikako sailburuordea: “Lan-munduan euskararen erabileran jauzi kualitatiboa emateko bidea enpresekin batera eraikiko dugu, elkarlanean”. Egilea: –Argitalpen-data: 2026/05/27Iturria: https://www.euskadi.eus

Albisteak

Posts pagination

Aurrekoa 1 2 3 4 … 16 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme