Zabalik 2026-2027 ikasturteko aurre-izen ematea
Zabalik 2026-2027 ikasturteko aurre-izen ematea – : Euskal Herriko AEK
Zabalik 2026-2027 ikasturteko aurre-izen ematea – : Euskal Herriko AEK
Urtero San Marko jaietan, Euskera Batzordeak bertso-poteoa antolatzen dau euskal kulturari lekua emoteko jaietan. Aurten, bertsolariak Oihana Bartra eta Xabat Gallebeitia izango dira. • Eguna: maiatzak 2 (zapatua)• Ordua: 19:00-21:00• Lekua: Albokan hasi Ekarri ezazue zapi berdea!
Gatikako Berbalagunak “Bingo musikala” antolatu dau apirileko akabuko martitzenean. • Eguna: apirilak 28 (martitzena)• Ordua: 18:00• Lekua: plazako aretoa Gatikako Berbalaguna AEK-k kudeatzen dau. Udaleko webgunean ikusi daiteke ekimenari buruzko informazino guztia: www.gatika.eus
https://www.uema.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20260424-Esnatu.aspx
Urtero moduan, garai honeetan, UEMAk errenta aitorpena euskeraz egiteko kanpaina abiarazo dau. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur egun, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena (2025. urteari dagokiona) apirilaren 15etik bagilaren 30era aurkeztu…
Gaur arratsaldean, 24. KORRIKA abiatuko da “Euskara gara” lelopean. Konekteu Korrikara! KORRIKAren hasiera zuzenean jarraitu ahal izango da makina bat hedabideetan: Kanaldude, EITB, Hamaika, Goiena, Euskal Irratiak, Berria, Naiz, etab. Zuzenekoa www.korrika.eus webgunearen hasierako orrian eta KORRIKA app-an jarraitu ahal izango da, 24 orduz eta etenik gabe. Horrez gan, bi honeetan Korrika klik-klak!, egun bakotxeko…
Irakurri gehiago “Gaur, martiak 19, 24. KORRIKA abiatuko da Atharratzetik “Euskara gara” lelopean” »
Dagoeneko heldu da 24. KORRIKA! Aurten, Atharratzen (Zuberoa) hasiko da martiaren 19an eta Bilbora 29an helduko da. Korrika euskeraren alde Euskal Herrian zehar eginten dan lasterka da. Egitasmoa AEK-k asmatu eban euskeraren aldeko kontzientzia pizteko eta euskaltegientzako dirua batzeko. 2026ko Korrika Gatikatik martiaren 26an, eguena, pasauko da. Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Jataberantz abiatuko da. Ibilbidea Korrikaren webgunean…
Irakurri gehiago “24. KORRIKA: Atharratzetik Bilbora, martiaren 19tik 29ra” »
UEMAk udalerri euskaldunetako gazteentzako Salto! udalekuatara izena emoteko epea zabaldu dau. Egitasmoaren helburua gaztetxoen artean asialdian euskeraz berba egiteko aukera emotea da, beste udalerri euskaldunetako gazteak ezagutzea, eta batez bere, ondo pasatzea. Aspaldian egiten daben moduan, aurten bere udalekuak ibiltariak izango dira, eta Markina-Xemeindik Ondarroarako bidea egingo dabe gazteek, Aulestin eta Berriatuan bere geldialdiak eginda. Honeek dira Salto! udalekuen…
Irakurri gehiago “Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea” »
Taupa euskaltzaleen mugimenduak “Eusfera” ekimen barria aurkeztu dau, umeen unibertsoa euskaldunagoa egiteko asmoagaz. Horretarako, ezinbestekoa izango da gurasoak aktibatzea eta baliabideak eta tresnak euren esku ipintzea. Hain zuzen, honeek dira egitasmoaren ezaugarri nagusiak. Nori zuzendua dago? Euskeraz jakin ala ez, 0-12 urte bitarteko umeen gurasoei (edo guraso rola betetzen daben helduei) dago zuzendua. Herriz herri…
Irakurri gehiago “Umeen unibertsoa euskaldunagoa egiteko Eusfera egitasmoa” »
Kataluniako Gobernuak katalana kontuan hartzea eskatu du migratzaileen Espainiako erregularizazio ezohikoan
