Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Kataluniako Gobernuak katalana kontuan hartzea eskatu du migratzaileen Espainiako erregularizazio ezohikoan Albisteak
  • Mate.eus, matematika esperimentatuz ikasteko euskaraz Albisteak
  • Gipuzkoako Diputazioak administrazioko goi mailako teknikariei C2 maila eskatzea «gehiegizkoa» da, epai baten arabera Albisteak
  • Gaztelaniazko liburu salmenta gora (+%16,7), euskarazkoena behera (-%5,2) Albisteak
  • Auzitegiek gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea debekatu nahi dute Albisteak
  • Zabaldu da 2026ko Laburbiraren edizinora beharrak aurkezteko epea Albisteak
  • Kike Amonarriz: “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Albisteak
  • Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak Albisteak

Kategoria: Blog

Your blog category

2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan

2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan

Eusko Jaurlaritzak 3,9 milioiko diru-laguntzak emongo dauz A1 eta C1 komunikagaitasunak (16-18 urteko gazteetzat bigarrena) 2024/25 ikasturtean debalde izan daitezen. Gaur egun, euskaltegietako ikasleen % 10 inguru etorkinak dira eta % 12 beste autonomia erkidegoetakotatik etorritakoak. Talde horietako ikasleak gitxika gero eta gehiago dira. Horregaitik, 2024/25 ikasturtean A1 komunikagaitasun-maila eskuratzeko ikastaroa debalde izango da. Matrikula…

Irakurri gehiago “2024/25 ikasturtean euskara ikastea doakoa izango da A1 eta C1 mailetan” »

Blog
Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa

Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa

Txalaparta Argitaletxeak “Imago Vasconiae: Euskal Herria: kartografia historikoaren atlasa” liburua argitaratu dau. Liburuak, Euskal Herriko historia erakusten dabezen, 300 baino mapa gehiago batzen dauz, paleolitotik hasita gaur egun arte. Izan bere, munduko mapa zaharrenetako bategaz hasten da; hain zuzen, Abauntzeko haitzuloan (Ultzama) topautako13.660 urte inguruko harri batean egindako grabadu bategaz. Zientzielarien arabera, “Abauntzeko mapan” inguruko…

Irakurri gehiago “Euskal Herriko lehen atlas kartografikoa” »

Blog
Prime Videon gomendioak euskeraz

Prime Videon gomendioak euskeraz

Amazon Prime Video plataforman filme, telesail eta dokumental batzuk euskeraz dagoz, eta beste hainbat euskerazko azpidatziekaz ikusi daitekez. Egunotan, Pantailak Euskaraz mugimenduak bideo labur bat egin dau euskerazko edukia errazago topetako. Bideoaren azalpenak jarraituz hasierako orriko gomendioen artean euskerazko edukia agertuko da. Eragiketa mugikorrean egin behar da. Ezarpenetara baino ez da sartu behar, eta hizkuntzen…

Irakurri gehiago “Prime Videon gomendioak euskeraz” »

Blog
Teknologia barriak euskeraz

Teknologia barriak euskeraz

UEMAren uztaileko trebakuntza fitxan ordenagailua, internet eta telefonoa euskeraz ikusteko jarraibideak ematen dabez. 1. Ordenagailuko nabigatzailea Firefox, Edge eta Opera* nabigatzaileek euskeraz ikusteko konfigurau daitekez. Ezarpenetara jo baino ez da egin behar. Ondoren, hizkuntzen atalean sartu, eta euskera aukeratu lehenetsitako nabigazino-hizkuntzen artean (goian jarri). * UEMAren fitxan Chrome nabigatzailea ere euskeratu daitekeela esaten dau. Baina…

Irakurri gehiago “Teknologia barriak euskeraz” »

Blog
Ongi etorri euskararen herrira!

Ongi etorri euskararen herrira!

Bosgarren aldiz, uda sasoian UEMAk abian ipini dau “Bertatik Bertara” kanpaina, Egitasmoa batez bere bisitariei zuzenduta dago, bertoko produktuen, paisaiaren eta ganerako eskaintza zabalaren artean, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauena euskera dala azpimarratzeko. Horretarako, bisitarientzat eta zerbitzu sektoreko arduradunentzat eta beharginentzat hainbat baliabide prestau dauz: mahai-ganekoak, euskera aritzeko oinarrizko hiztegitxoa, esku-orriak… Aurten ganera, ‘Nire…

Irakurri gehiago “Ongi etorri euskararen herrira!” »

Blog
“Silver” berba euskeratik dator?

“Silver” berba euskeratik dator?

Wikipediako zidarrari buruzko ingelesezko artikuluan “silver” berbaren jatorria euskera edo iberiar penintsulako beste antxinako hizkuntza bat izan daitekeela esaten dabe. Hain zuzen bere, esaten dauena da antzeko berbak dagozala bai germaniar hizkuntzetan (aesate baterako, silver, zilver, Süber, Suiber, Silber, silfur…), baita baltoeslaviarretan bere (серебро [serebró], srebro, sidãbras…). Ahaztu barik, zeltiberiarrek bere silabur berba erabilten ebela….

Irakurri gehiago ““Silver” berba euskeratik dator?” »

Blog
Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Herriko alkarteekaz lanketa euskararen erabilera indartzeko

Gatikako Udalak eta UEMAk herriko alkarteekaz lanketa bat ipini dabe abian euskararen erabilera indartzeko. Alkarteek eragiteko ahalmen handia daukie herrian, hainbat pertsona batu eta ekimen antolatzen dabez eta. Horregaitik, saio batzuk egingo dira eurekaz, kontzientziazinoa pizteko eta baita hizkuntza-irizpide batzuk adosteko bere. Hasteko, galdetegi bi betetzea eskatzen jake euskararen erabilera alkarteetan neurtzeko:  • Elkartearen galdetegia: https://forms.gle/V5tyBWEgzvbk3QFa7• Hezitzaileen/entrenatzaileen galdetegia: https://forms.gle/VZt53vrCKCR2pxif8​

Blog
Gatikan jaiak euskeraz!

Gatikan jaiak euskeraz!

Aurten bere, Batzordeak San Marko jaietan “Gatikan jaiak euskeraz” zapiak eroatera animatzen dauz herritarrak.

Blog
LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria

LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria

Apirilaren 12tik maiatzaren 12ra, 2024ko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, Euskal Herri osotik ibiliko da. Aurten, 8 film labur ikusi ahal izango dira: Basesa, Dena asmatuta dago, Katalinaren zoria, Mundu berri bat, Erro, Zirrara, Talkak eta Betizu buru. LABURBIRA Euskaltzaleen Topaguneak sortutako egitasmoa da euskal zinemagintzari indarra emoteko. Ikusi informazinoa eta agenda euren webgunean:…

Irakurri gehiago “LABURBIRA: euskerazko film laburren zirkuitu ibiltaria” »

Blog
Errenta-aitorpena euskeraz

Errenta-aitorpena euskeraz

Urtero, garai honetan, UEMAk (Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea) abian ipintzen dau herritarrak errenta aitorpena euskeraz egitera animetako kanpaina. Ekimenaren helburua euskeraren erabilera administrazinoarekiko harremanetan sustatzea da. Gaur, aldundiek aukera emoten dabe errenta euskeraz egiteko, bai internet bidez, bai telefonoz edo aurrez aurre. Era berean, banketxe batzuetan bere euskeraz egin daiteke aitorpena. Aurtengo errenta eta ondasun aitorpena…

Irakurri gehiago “Errenta-aitorpena euskeraz” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 … 6 7 8 9 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme