KORRIKAren petoa salgai
Erosi 23. KORRIKAren petoa:
Your blog category
Erosi 23. KORRIKAren petoa:
Aurten bere, UEMAk Salto! gazteentzako udalekuak antolatu dauz. Ekimen honen helburua udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da.Aurten bi txanda izango dira: bata bagilaren 24tik garagarrilaren 2ra, eta bestea garagarrilaren 4tik 12ra. Ekimena ibiltaria izango da; hain zuzen, Arantzatik Elizondorako bidea egingo dabe. Izena emoteko epea zabalik egongo da martiaren 31ra arte….
Irakurri gehiago “Salto! gazteentzako udaleku euskaldunak” »
Gatikako Euskera Batzordeak barriz ipiniko dau abian musika taldea. Egitasmoaren helburua euskera, musika eta jaiak sustatzea da. Helburua Azalpena Izen-ematea Parte hartzeko Kultur Etxean emon behar da izena martiaren 8ra arte: kulturetxea@gatika.eus / 688 692 560 (whatsapp)
Zer da Korrika? KORRIKA euskeraren alde egiten dan karradera erraldoia da. Ekimena AEKren egitasmoa da, eta helburua euskeraren aldeko kontzientzia suspertzea eta euskaltegien eguneroko beharra indartzeko dirua batzea da. Bi urtez behin egiten da, eta Euskal Herri dana zeharkatzen dau 11 egunetan edo. Urtero ibilbidea aldatu egiten da, baina beti 2.300 kilometro inguru izaten dira….
Irakurri gehiago “23. KORRIKA Irunen hasiko da martiaren 14an eta Baionan amaitu 24an” »
Eusko Jaurlaritzak Euskal Sektore Publikoan Euskeraren Erabilera Normalizatzeko Dekretu barria onartu dau zezeilaren 22ko Gobernu Batzordean, orain arte indarrean egon dan 1997ko araudia ordezkatzeko. Dekretuaren helburua da euskeraren normalizazinoan eta herritarren hizkuntza-eskubideetan, apurka eta malgutasunez, aurrera egiten jarraitzea. Barritasun nagusienak dira hizkuntza-eskakizun barriak esleitzeko eta honeek egiaztatzeko bide barri eta errazagoak irekitzen direzela. Orain hizkuntza-eskakizunak…
Irakurri gehiago “Euskal Sektore Publikoan euskeraren erabilera normalizetako dekretu barria” »
Eukaldunok gehienetak bakarrik eta gauza ez sentitzen gara erderaren indarraren aurrean. Ganera, ez daukagu ordezkatzen gaituen alderdirik edo erakunderik. Gauzak holan, Gatikako Euskera Batzordeak lehentasuna emoten deutso euskaltzaleak alkartzeari, taldearen berotasuna sentidu ezezik, ekimenak alkarbanatzeko eta informazinoa hedatzeko. Horretarako, eskaldunen sarea sortu gura dogu. Nortzuk egongo gara sarean? Euskaldun zaleak + erakundeak + euskara batzordeak…
Hasteko, eskerrak emon gura deutsueguz aldez aurretik webgune hau irakurtearren, gaur egun ez baita erreza hausnarketa egiteko astia topetea. Gatikako Euskera Batzordetik zuengana joten dogu sano kezkatuta gagozelako herrian euskerak daukan egoeragaz, eta zuen laguntza eskatu gura deutsuguelako. Orain dala hamarkada gitxi batzuk, euskeraz bizi ginan, baina belaunaldi batean erderak gure hizkuntza ordezkatu dau; eta…
