Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Kike Amonarriz: “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Albisteak
  • Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak Albisteak
  • “Euskararen auzia despolitizatzearen ondorioak orain ari gara ikusten” Albisteak

Etiketa: AEK

24. Korrikaren aurkezpena Gatikan

24. Korrikaren aurkezpena Gatikan

Gatikako Berbalagunak 24. Korrikaren aurkezpena egingo dau. Saioan, egitasmoaren datua guztiak ezagutzera emon ez ezik, produktuak bere salgai egongo dira.

Agenda
24. Korrikarren abestia

24. Korrikarren abestia

Abenduaren 11n, AEK-k 24. Korrikarren abestia aurkeztu dau. Hain zuzen, kantaren izena “Xiberutikan mendebaldera” da, eta Zetak da egitea. Reparazegaz batera, Maixux Zugarramurdi eta Erramun Martikorena abeslariek hartu dabe parte. Egilea, musikaz eta letrak ez ezik, eta bideokliparen zuzendaritza-beharraz bere arduratu da. 2026ko Korrika, 24garrena, martiaren 19tik 29ra izango da, Atharratzetik hasi eta Bilbora arte….

Irakurri gehiago “24. Korrikarren abestia” »

Blog
2025-2026 berbalaguna: euskera zu zara!

2025-2026 berbalaguna: euskera zu zara!

Euskera praktikau gura badozu, baina ez badaukazu nogaz egin; edo euskalduna izanda euskeraz bizitzeko aukera barrien bila bazabiltza, emon izena Berbalagunean!​  Berbalagun proiektua euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei. Honeek dira Berbalagunaren ezaugarriak: Berbalagunean parte…

Irakurri gehiago “2025-2026 berbalaguna: euskera zu zara!” »

Blog
Gatikan Berbalagun talde barria eratu da

Gatikan Berbalagun talde barria eratu da

Dagoeneko ikasturte barria martxan da, eta Uribe Butroe eskualdean Berbalagun taldeak eratu dira euskeraz aritzeko eta gozatzeko. Gatikan bere talde ederra sortu da, eta astero batuko dira. Berbalagun egitasmoan interesatuta egon daitezkeen pertsonak… Guztiak gonbidatuta zaudete, tarte atsegina eta goxoa elkarrekin pasatzeko. Ez galdu aukera: etorri, parte hartu eta gozatu! Euskara ZU zara! Berbalagun ZU…

Irakurri gehiago “Gatikan Berbalagun talde barria eratu da” »

Blog
2024-2025 Berbalaguna

2024-2025 Berbalaguna

Euskera praktikau gura badozu, baina ez badaukazu nogaz egin; edo euskeraduna izanda euskeraz bizitzeko aukera barrien bila bazabiltza, emon izena Berbalagunean!​ Berbalagun proiektua euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei. Honeek dira Berbalagunaren ezaugarriak: Berbalagunean parte hartzeko, izena emon…

Irakurri gehiago “2024-2025 Berbalaguna” »

Blog
Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan

Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan

Urte guztietan lez, Gatikako Udalak eta ​​AEK-k euskera herrian ikasi edo hobetzeko ikastaroak ipintzen dauz herritarren eskura. Ikasturte honetan, azpiko honeek izengo dira ikastaroaren ezaugarriak: ​• Mailak: A2 eta B1• ​Egunak: 3 egun astean (6 ordu guztira)• Orduak: 19:20-21:20• Datak: urritik bagilera (orotara 200 klase ordu)• Prezioa: 460€ *Gitxienez 6 lagunek emon behar dabe izena klaseak Gatikan emoteko. ​Interesauta dagozan pertsonek Gatikako Kultur Etxean…

Irakurri gehiago “Euskera ikasteko ikastaroak Gatikan” »

Blog
Orientazinoa familian Butroin

Orientazinoa familian Butroin

Uribe Butroeko Berbalagunak orientazino proba familian antolatu dau Butroin. Saioa 2,5 ordu ingurukoa izango da izango, eta zailtasun maila desbardinak egongo dira umeek parte ahal izateko. Ura, hamaiketakoa eta Smartphonea (ezinbestekoa) eroan behar dira, Parte harteko izena emon behar da maiatzaren 22ra arte (688 875 481). Berbalaguna AEKren egitasmoa da, euskera praktikatzeko guneak sortzeko.

Agenda
23. KORRIKAren agenda Gatikan

23. KORRIKAren agenda Gatikan

KORRIKA dala eta, beste ekimen batzuk bere antolatu dira herrian. Gaztetxokoak “Korrikaren tailerra” antolatu dau. Urtxintxa Eskolaren eskutik, umeek eta gaztetxoek herriz-herri joango dira toki bakotxeko jolasak eta abestiak ezagutzen. Eta Berbalagunak “Oihaletxea” dokumentala ipiniko dau, non Seaskako ikastetxearen Azterketak Euskaraz kolektiboaren ibilbidea, helburuak eta ekimenak azaltzen dira. Hemen dokumentalaren ganeko informazino gehiago: www.argia.eus​​

Agenda
23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21an pasauko da Gatikatik

23. KORRIKA martiaren 21eko goizaldean pasauko da Gatikatik.​​​ Karradera Mungiatik sartuko da, BI-634 errepidea jarraituko dau udaletxera arte, eta erretondan Luberrietaondo urbazinorantz sartuko da. Urbanizazinoa pasau eta gero, Korlen Jataberantz abiatuko da. Ikusi ibilbidea KORRIKAren webgunean: www.korrika.eus​​ ​​Ostean, armozua egon da liburutegian!

Blog
KORRIKAren petoa salgai

KORRIKAren petoa salgai

Erosi 23. KORRIKAren petoa:

Blog

Posts pagination

1 2 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme