Skip to content
  • 94 615 1250
  • 688 692 560 (WhatsApp)
  • batzordea@euskerabizirik.eus
Euskera bizirik

Euskera bizirik

GATIKAKO EUSKERA BATZꙨRDEA

  • HASIERA
  • BATZꙨRDEA
  • GATIKA
  • EKIMENAK
  • POSTONTZIA
  • ORDEZKAPENA
  • Toggle search form
  • Kataluniako Gobernuak katalana kontuan hartzea eskatu du migratzaileen Espainiako erregularizazio ezohikoan Albisteak
  • Mate.eus, matematika esperimentatuz ikasteko euskaraz Albisteak
  • Gipuzkoako Diputazioak administrazioko goi mailako teknikariei C2 maila eskatzea «gehiegizkoa» da, epai baten arabera Albisteak
  • Gaztelaniazko liburu salmenta gora (+%16,7), euskarazkoena behera (-%5,2) Albisteak
  • Auzitegiek gaztelaniaren pribilegioa zalantzan jartzea debekatu nahi dute Albisteak
  • Zabaldu da 2026ko Laburbiraren edizinora beharrak aurkezteko epea Albisteak
  • Kike Amonarriz: “Egia al da euskarari buruz uste duguna eta esan digutena?” Albisteak
  • Inoizko parte-hartzaileena izatea du helburu aurtengo Korrikak Albisteak

Kategoria: Blog

Your blog category

2025eko Durangoko Azoka

2025eko Durangoko Azoka

Urtero egiten dan lez, aurten bere abenduaren zubian Durangoko Azoka egingo da. Hain zuzen, aurten 60. edinizona izango da, eta antolatzaileek urte guzti honeen ibilbidea egingo dau. Azkenaldian urtero lelo barri bat asmatzen bazeben bere, hemendik aurrera “Kulturaren jaialdia” lerroburua betirako ixtea erabagi dabe, Gaztelurrutieren berbetan, Durangoko Azoka kulturaren jaialdia da “herritarrei nortasun kulturala bizitzeko,…

Irakurri gehiago “2025eko Durangoko Azoka” »

Agenda
2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna

2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna

Urtero lez, Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruan, Gatikako Euskera Batzꙩ​rdeak jarduera batzuk antolatu dauz eguna ospatzeko.​​ Abenduaren 2an, martitzena, Berbalagunak “Euskara errotzeko tresna” berbaldia antolatu da. Saioa 18:00etan eta plazako aretoan izango da. Abenduaren 5ean, bariku, euskal jaia egingo da:​ • 17:30ean: “euskeraren murala” (KTK Xarek girotutako  saioa ume eta helduentzat).• 19:00etan: Intxurtxu Taldearen dantzaldia.• 19:30ean​: afari arina.• 20:00etan: poteoa…

Irakurri gehiago “2025eko Euskeraren Nazinoarteko Eguna” »

Agenda
2025-2026 Euskarazko Produktuen Katalogoa

2025-2026 Euskarazko Produktuen Katalogoa

Beste urte batez garai honetan, Euskarazko Produktuen Katalogoa argitaratu dabe azken urteko ume eta gazteentzako euskerazko materialagaz. Besteak beste, aldizkariak, musika, liburuak, komikiak, informatika, jostailu eta jokoak, filmak eta gurasoentzako materiala. Produktuak bi ataletan sailkatuta dauz: bata 0-12 urte bitarteko umeentzako eta bestea 12-16 urte bitarteko gazteentzako. Ekimena Nafarroako udal gitxi batzuek abiau eben 1998. urtean….

Irakurri gehiago “2025-2026 Euskarazko Produktuen Katalogoa” »

Blog
Gatikako euskera arloko aeduraduna Bizkaia Irratian

Gatikako euskera arloko aeduraduna Bizkaia Irratian

Gatikako Euskera Batzordeko Amaia Arruzak euskeraren egoeraren ganean berba egin dau Bizkaia Irratian. Alkarrizketaren zenbait puntu nabarmendu doguz. Gatikako euskereak erabilpenari jagokonez beherakada izan dau | Bizkaia Irratia

Blog
UEMAk “Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” nazinoarteko konferentzia egin dau

UEMAk “Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” nazinoarteko konferentzia egin dau

UEMAk, Soziolinguistika Klusterrak, Udako Euskal Unibertsitateak eta Coppieters Fundazioak, Azpeitiko Udalagaz batera, “Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” nazinoarteko konferentzia egin dabe urriaren 16an eta 17an, Azpeitian. Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesletza bere euki dau ekimenak. Izenburuak dinoen moduan, konferentzian arnasguneek hizkuntza gitxituen bizibarritzean daukien garrantzia aztertu da. Ekitaldian Euskal Herriko ikerlari eta adituak ez…

Irakurri gehiago “UEMAk “Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean” nazinoarteko konferentzia egin dau” »

Blog
Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa

Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa

Iñaki Iurrebaso (Legazpi, 1967) UEMAko ikerketa arduradunak eta Garikoitz Goikoetxea (Elduain, 1989) Tolosako Euskara zerbitzuburuak “Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan” izeneko liburua idatzi dabe. Beharra Iñaki Iurrebasoren doktore-tesian oinarrituta dago, baina edukiak egokituta dagoz edozein euskaltzalek eta irakurlek erraz ulertzeko. Tesian, Iurrebasok euskeraren osasuna aztertu eban, datu demolinguistikoan erabilita. Eta…

Irakurri gehiago “Esnatu ala hil: euskararen oraina eta geroa” »

Blog
2025-2026 berbalaguna: euskera zu zara!

2025-2026 berbalaguna: euskera zu zara!

Euskera praktikau gura badozu, baina ez badaukazu nogaz egin; edo euskalduna izanda euskeraz bizitzeko aukera barrien bila bazabiltza, emon izena Berbalagunean!​  Berbalagun proiektua euskeraz egiteko pertsonak batzen dauen ekimena da. Egitasmoa euskera praktikau gura daben pertsonei zuzenduta dago, eta baita, hizkuntza jakinda, talde euskaldun baten barruan egon gura dabenei. Honeek dira Berbalagunaren ezaugarriak: Berbalagunean parte…

Irakurri gehiago “2025-2026 berbalaguna: euskera zu zara!” »

Blog
Espainiako Auzitegi Gorenaren azken sententziaren aurkako agerraldia

Espainiako Auzitegi Gorenaren azken sententziaren aurkako agerraldia

Garagarrilaren 24an 200dik gora alkate eta udal hautetsi eta euskalgintzako ordezkari batu ziren Bilbon, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, Espainiako Auzitegi Gorenak Eusko Jaurlaritzaren 179/2019 Dekretuaren aurka ebatzi dauen epaiagaz desadostasuna erakusteko. Agerraldia Euskalgintzaren Kontseiluak antolatu eban, eta Idurre Eskisabel Larrañagak, idazkari nagusiak, irakurri dau adierazpen bateratua. Informazino gehiago: «Euskal gizartearen eta euskal erakundeen gehiengo…

Irakurri gehiago “Espainiako Auzitegi Gorenaren azken sententziaren aurkako agerraldia” »

Blog
Bertatik Bertara: ondo etorri euskeraren herrira!

Bertatik Bertara: ondo etorri euskeraren herrira!

Uda honetan bere, UEMAk “Bertatik bertara” kanpaina ipini dau abian, bisitariei eta zerbitzu sektoreko eragileei ikusarozteko, udalerri euskaldunen nortasuna egokien islatzen dauena euskera dala. Horretarako, hainbat mahai-gaineko eta diptiko banandu dabez ostalarien artean. Aurten, ganera, ohiko hiztegi txikiez ganera, euskerazko musika zerrendak bere egin dauz UEMAk: bidaiaren soinu banda bisitarientzat, eta euskerazko musikagaz osatutako zerrendak…

Irakurri gehiago “Bertatik Bertara: ondo etorri euskeraren herrira!” »

Blog
2025eko Euskaraldiaren balorazinoa

2025eko Euskaraldiaren balorazinoa

Euskaraldia amaitu eta gero, Koordinazino Mahaiak ariketaren lehen balorazioa egin dau. Hasteko, mahaia osatzen daben erakundeetako ordezkariek zoriondu egin dabez ekimenean parte hartu daben herri, batzorde eta herritar danek. Eruren berbetan, “harro egoteko moduan gaude euskaltzale guztiok”. Gero datuek emon dabez ezagutzera. Herrien partaidetzaren aldetik, inoizko udalerri gehienek hartu dabe parte laugarren edizino honetan. Hain…

Irakurri gehiago “2025eko Euskaraldiaren balorazinoa” »

Blog

Posts pagination

Aurrekoa 1 2 3 … 9 Hurrengoa

Copyright © 2026 Euskera bizirik.

Powered by PressBook Premium theme